Bartas de l'Ardanavy / Ardanabiako bartak

Itzulia, Oinezkoa

Urketa kasko batean kokatua da, Ardanabia errekaren eta Aturriko barten gainaldean; bartak, urak har ditzakeen pentzeak dira. Arroilak, dikeak, ubideak eta tapadun ateak mareen eragina menderatzeko dira, alabaina ura lurretan sartzen da Aturriko estuariotik eta haren ibaiadarretik. Ardanabian gauza bera gertatzen da eta uraren heina zenbait minututan asko alda daiteke, edo korrontea errekan gora igan daiteke.
Zaldiak alhatzen diren Altzuetako bartetatik Ardanabiko ur-bazterretara, ibilaldia izigarri goxoa da eta ez da mareen gorabeherez trabatua. Bazter batean edo bestean dikeak badira, zirga-bidea eta bizikleta-bidea, izadian barna ibiltzeko, uraren, pentzeen eta oihan hezeen artean. Ibilaldi bukaeran gaikako taula batzuek lekuko fauna eta flora aurkeztuko dizkizute.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : URCUIT
  • Igoerako desnibela : +30m
  • Equipements et services : Piknika lekua, Ur-gunea
  • Distantzia7.1km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena2h30
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Baionako kanpoaldean, zoaz Ametzondo merkataritza gune inguruetara (Pauera buruz), eta segi Baiona zentrora, Lehuntzera eta Urketara buruz. Aturri bazterreko biribilgunean, segi Lehuntze, Urketa eta Ahurtira buruz. 2 km autoz iragan ondoan, hartu ezkerreko D261 errepidea Ahurti eta Lehuntzera buruz. 5,5 km urrunago, utz Aturri eta igan eskuin Urketara buruz (D361). Muinoaren kaskoan, itzul esker (D257) herri zentrora heltzeko. Aparkalekua Herriko Etxeko plazan.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Urketatik Ardanabira

    Urketako Herriko Etxeko aparkalekuaren zolan, jauts ezazu hilerriaren eta tenis jokalekuaren arteko karrika. Beherean, iragan zaitez kirol-zelaiaren, errebotearen eta futbol-zelaiaren eskuinetik. Zelaitik atera kontrako izkinatik, eta errepidera helduko zara: segi ezazu eskuinetik 80 m-tan eta itzul ezker, Iholdi karrikan. Auzoa zeharka ezazu eta Linagua zalditegiaren parean, har ezazu ezkerreko bidexka belartsua. Bazkaleku heze baten bazterreko diketik iragaten da, eta Altzuetako errekaren arroilaren bazterretik.

  2. Ardanabiko bazter batetik bestera

    Ardanabiko errekaren bazterreko bide on batera helduko zara; segi ezazu ezkerretik 1,2 km-tan (osagarri ibilbideko tresnak). Ibil zaitez oinezko zubixkaraino, trenbide-zubia aitzin, eta beste aldera pasa zaitez. Beste aldean, segi zirga-bidean eskuin errekan gora igateko. 2. km-aren mugarri ondoan, ez kasu egin ezkerreko xendrari eta segi ezazu zuzen zirga-bidean 3. km-ren mugarria iragan arte, eta errepidera helduko zara.

  3. Errekaren gainaldea eta Urketara itzultzea

    Hartu eskuineko errepide-zubia eta kasu eginez ibil zaitez D257 errepidean 80 m-tan. Aparkalekuetara heltzean, zeharka ezazu errepidea eta ezker beste xendra bat abiatzen da (ezagutza-xendra), Lehuntzera buruz (GR8 seinalea). Piknikatzeko mahaiak iragan eta ez kasu egin zurezko zubixkari; segi bidexka errekaren eskuineko aldetik, maiz argibide-taulak atzemanen dituzu izadiari buruz. Urrunago etxe baten eta Tourterelle zubixkaren artean iraganen zara (GR8 ibilbidea) eta segi zuzen bidean. T formako bidegurutzean segi eskuineko bidexkatik, 100 m urrunago ezkerrera itzultzen da, eta Urketako etxeei buruz itzultzen. Eskuin den azken igoerak Herriko Etxera eramanen zaitu.

Helmuga