Bartas de Lahonce / Lehuntzeko bartak

Itzulia, Oinezkoa

Aturriko ezkerraldeko azken hezegunea Baionako hirigunea aitzin, Lehuntzeko bartak egiazko “birika berdeak” dira eta abifaunaren iragateko eta jateko tokia (zingira-mirotza, elano urdina, koartzatxo ttipia, belatza, zikoina). Barta mosaikoak direla erraten da, ingurune desberdin franko baita bertan, pentzeekin, hesiekin, alorrekin, ur guneekin... Aturriren eta Ipar Euskal Herriko lehen mendixken arteko gune ekologikoa da. Beraz, arrunt justifikatua da leku hori gune natural sentsible gisa ekarria izatea. Arbéouko aintziratik abiatuz, ibilbidea denentzat egina da oinez edo bizikletez ibiltzeko antolatua baita (ez duzu oxigeno arazorik ukanen, alabaina xendrak ez baitu 2 m-ko goratasuna gainditzen!). Lehenik ibai bazterreko auzoak bisitatuko dituzu, eta gero barten bazterretik ibiliko zara, erregulazio ubideei segituz.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : LAHONCE
  • Equipements et services : Piknika lekua, Ur-gunea
  • Distantzia2.6km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena1h00
  • ZailatasunaOso erraza

Nola etorri?

Baionako ekialdean, zoaz Ametzondo merkataritza gune inguruetara (Pauera buruz), eta segi hiribidea Baiona zentrora, Lehuntzera eta Urketara buruz. Aturri bazterreko biribilgunean, segi Lehuntze, Urketa eta Ahurtira buruz. 2 km autoz iragan ondoan, hartu ezkerreko D261 errepidea Ahurti eta Lehuntzera buruz. 2 km urrunago, itzul eskuin Arbéou aintzirako bidean Arbéouko ordokiko aparkalekura heltzeko.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Arbéou aintziratik Argelasera

    Aparkalekutik Arbéou aintzirara hurbildu zaitez eta segi eskuinetik ibilaldi xendratik. Hiru platanoen ondotik, utzi aintzira bizikleta-bidetik iraganez, eskuinera doa (V81 geziak). Soro hezeetan eta etxe batzuetan gaindi iragaten da, Argelas auzoraino.

  2. Argelasetik Lehuntzeko bartetara

    Argelaseko etxeen erdiko bidegurutzean, segi errepidea ezkerrera (Baionara buruz bizikletentzat). Puntan, Xarrea auzoko zubi ttipia baino lehentxeago, ez ahantz ezker itzultzea 20 m-tan (“Errecart kanala” seinalean), eta leiho gorridun etxea baino lehen, segi eskuineko xendra hesiaren eta ubide ttipiaren artean. Segi beti ubide bazterretik doan xendra horretatik, zuhaitz handien azpitik ibiliz.

  3. Arbéouko aintzirara itzultzea

    Ubideen juntan, Lehuntzeko pentze hezeen parean, itzul ezkerrera Hondarraga ubidea segitzeko.
    Ibil zaitez burzuntzen eta ubidearen bazterretik, bartak ikusiko dituzu eskuin eta gainaldean, Lehuntzeko etxeak. Bide bat gurutzatuko duzu, segi zuzen bidexka harriztatutik, zurezko xeila bat bada bidexka autoei debekatua baitzaie. Arbéou aintzirako ibilaldiko bihurgunean (bankua), segi eskuineko xendratik aintzirara itzultzeko. Haritzondo zaharren azpitik iragan ondoan, bidexkak ezkerrera eramanen zaitu, aparkalekura.

Helmuga