Azkonbegi

Itzulia, Oinezkoa

Nafarroa Behereko probintziaren bihotzean zaude, leku gordean! Azkonbegi auzogune xarmagarritik abiatuko zara, haran ttipi baten barne-barnean. Ez huts egin XII. mendekoa den Kartagoko San Zipriano eliza. Hilerrian, XVII. eta XVIII. mendeetako disko formako hilarriak eta Nafarroako gurutzeak ikus daitezke. Bisita egiteko, eskatu giltza kapera baino lehen ezkerrean dagoen azken etxearen jabeari. Ibilbide honek aukera ematen du mendi gainetatik ibilbide ederra egiteko. Ikuspegi zoragarria dago hegoaldean Arbailako mendigunera eta mendebaldean Iparlako lepora!

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : LANTABAT
  • Igoerako desnibela : +301m
  • Distantzia8km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena3h15
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

Iholditik edo Donapaleutik, hartu D8 errepidea, Luisenea izeneko lekuraino. Hor, jarraitu “Landibarre” panelari. Hortik goiti, hartu D508 errepidea, 7,5 km-tan, Landibarreko herriko auzoetan barna. Jarraitu "Azkonbegi" panelei eta joan ibarraren barne-barneraino. Aparkatu Azkonbegiko auzoan, bizilagunen zirkulazioa oztopatu gabe.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Abiatzea

    Abiapuntuko paneletik, joan ehun bat metro gibelera errepidean, eta, gero, joan eskuinera bide harriztatu batetik. Bide honetan 50 m ibili.

  2. Xeila

    Xeila pasatu, hura hestea ahantzi gabe, eta segitu oihanean barna patar eztian gora doan bidexka nagusitik.
    Xeila pasatu eta 450 m geroago, joan eskuinera oihanetik ateratzen den bidexka ttipitik, eta handik ibili, 200 m.

  3. Bidegurutzea

    Bide zabal batera iristean, bidexka utzi. Bide horretan ezkerretik joan, eta 20 m ibili. Ondotik, beste bide bat hartu, eskuinera. 900 m urrunago, hesi baten bazterretik ehunka metro ibili ondoan, joan oihaneko bide zabal-zabal batetik, ezkerretik eta gorantz.

  4. Usategien lepoa

    Udazkenean usoa ehizatzen den lepo zabal horretatik, joan eskuineko patarraean gora, usategi handi baterantz. Pixka bat gorago, ez pasatu hesiak, baina saihestu ezkerretik. Hortik ikuspegi oso ederra dago inguruko mendietara. Lepotik 2 km ibili, mendi gainetatik eta hesien bazterretatik.

  5. Ordoki belartsua

    Ordoki belartsu batean, joan eskuinera, bi hesiren artetik, patar eztian jaisten den bidexkatik. 150 m urrunago, eskuinera jaitsi eta segitu bidexka horretatik. Lehenik, hezegune bat zeharkatu ibarbidean, eta, gero, mendi mazelan 1,5 km ibili. Azkenik, autoz ibiltzeko moduko bide batera iritsi.

  6. Azkonbegiko kapera

    Joan eskuinera, Azkonbegiko kaperara eztiki jaisten den eta autoz ibiltzeko moduko bide honi jarraituz.

Helmuga