Axuria

Itzulia, Oinezkoa

Sarako harpeetatik abiatuz (bisitatxo bat merezi dutenak), itxura ederreko tontor horren igoaldiak ikuspegi oso zabala eskaintzen du. Frantzia aldeko isurialdearen igoaldiak, tarteka zorrotza, laster tontor-lerrotik hurbil eramaten zaitu, segituko duzuna Atxuria gailurrera heltzeko. Ibilbideak Zugarramurdi herriaren parean segitzen du, sorginen herria..., Espainia aldeko isurialdean murgildu aitzin. Zeharkatze basa aurkitzen dugu Frantzia aldeko isurialdera itzultzen den jaitsiera zuzenago bat baino lehen, gaztaina-gorri koloreko koska ugariz osatutako ezponden oinetik iragaten dena: artzain-paisaia idiliko honen gainetik hegaldaka dabiltzan sai arreen koloniek aterpe eta ohantze toki gisa erabiltzen dituzte. Oihanera hurbiltzerakoan, ehunka urteko pagoek eta erreken konpainia freskagarriak itxura liluragarria ematen diote ibarxka goxo honi.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : SARE
  • Igoerako desnibela : +620m
  • Equipements et services : Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)
  • Distantzia7.2km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena3h
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

Donibane Lohizunetik, D918 segitu Azkaineko norabidean. Azkaineko hiri-barnera joan D504 errepidetik, eta D4 errepidea hartu Sarako norabidean. Sarako ingurubidean, D306 errepidea segitu, Lizarieta lepoko norabidean, 3,2 km-tan. Errepidea utzi ezkerrera hartuz “Sarako harpeetako” norabidean. 2 km urrunago, eskuin hartu bidegurutzearen heinean (norabide bakarrean) eta ibilgailua 100 m urrunago utzi eskuineko aparkalekuan (Sarako harpeen aparkalekua baino 150 m aitzinago).

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Sarako harpeen aparkalekutik Arrosagaraiko bideen elkargunera

    Aparkalekuaren ondoan (180 m), metalezko xeila iragan eta segidan eskuinera igo, egur biribilez egindako eskailera batetik. Oihan bazterrean, bidegurutze baten heinean (zurezko xeila + ur-bilketa ezker), bidexka eskuinerantz hartu. Laster bide batera iristen da: bidegurutze hau gogoan hartu, itzultzerakoan ez huts egiteko. Oraingoz, bidea igo ezkerraldera; doi bat urrunago, eskuineko bidea utzi, eta bidegurutze batera heldu, xeila bat badela eskuin (330 m); handik etorriko da itzultzeko bidea.

  2. Arrosagaraiko bideen elkargunetik (alt.330 m) Atxuria gailurrera

    Bideen elkargunean, xeila bat badela eskuin (330 m), ezkerrekoa hartu. Beste bide bat topatzen duzularik, eskuinerantz igo. Eskuinera jaisten den bidea utzi eta segi ezker igotzen. Konifero-landa baten bazterrera iritsi eta, bideak bihurgune bat marrazten du eskuinera, eta ondotik, ezkerrera. 120 m urrunago, guti gorabehera, bidea utzi eta eskuinera doan bigarren mailako bide belartsuan igo. Bihurgune zenbait marrazten ditu eta lautzen da. Diagonalean ezkerrera igo, tontor-lerrora hurbilduz urratsez urrats, beti ere 10 - 20 m-tan egonez behere aldean. Atxuria gailurrera iritsi (cairn handia).

  3. Atxuria gailurretik, arditegi-ostatuko bidegurutzera

    Gailurra iragan (759 m), tontor-lerrotik urrundu ezkerrerantz metro zenbaitez jaitsiz. Gailurretik 90 m-ko desnibelaren ondotik, bidexka tontorraren lepo batera heltzen da (pareta aztarna lurrean eta cairn): hegoaldera jaitsi (eskuin) zailtasunik gabe. 30 m urrunago, zeharka ibili eskuineko bidexkan. Elorri zuriko zuhaiztian, doi bat eskuinera igo, eta zelai arin baten ondotik, eskuinera jaitsi gailurreko ezponden bazterretik. Lehen arditegi baten aitzinean pasatu. Bidetik segitu lehen bidegurutzeraino, arditegi-ostatuaren ondoan (Loretxoa), hespil baten eskuinean kokatua.

  4. Arditegi-ostatuko bidegurutzetik (Loretxoa) aparkalekura

    Bidexka utzi (455 m) eta ezkerreko bidetik ibili (haritzak). Beste bide batera heltzen da: eskuin hartu. Erreka ohea zeharkatu, eskuineko bidean segitu, erreka berriro zeharkatu, eta 15 m urrunago, bidea utzi ezkerrean den bidexka hartzeko, errekaren bazterretik doana. 800 m urrunago guti gorabehera, bidexka bide belartsu batera iristen da, bihurgune batekin. Eskuinera igo, eta berriz eskuin, hespil bat baino 15 m aitzinagoko laugunean. Arditegiaren aitzinean altxatuak diren harrien heinean, haritz bakartiaren aldera joan, ezker; lehen xeila bat iragan eta, bigarrenaren ondotik, ezker jaitsi. Aparkalekura itzuli, joatean hartutako ibilbidearen kontrako norabidean.

Helmuga