Arraia

Itzulia, Oinezkoa

Haltsuko herrixka biziki ederretik abiatzen den ibilbide hau oso egokia da ibilaldi erraza eta itzaltsua egin nahi duten familientzat. Udako egun beroetan, haritz lepatuen artean, freskotasun pixka bat aurkituko duzu. Oihana arras atsegingarria da, eta harrigarria da inguruko bizitegietatik hain hurbil egonik ere oihanez inguratuta sentitzea. Gainera, naturan isolatutako Arraiako latsagiak ukitu originala ematen dio ibilbideari, eta garai bateko bizia nolakoa izan zitekeen ohartzeko balio du.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : HALSOU
  • Igoerako desnibela : +82m
  • Distantzia3.3km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena1h
  • ZailatasunaOso erraza

Nola etorri?

Baionatik, D932 errepidetik joan, Kanborantz. Uztaritzeko herria pasatu eta 2,5 km-ra, hartu D650 errepidea, Haltsurantz. 750 m geroago, trenbidea zeharkatu, eta 50 m urrunago, autoa elizaren pareko aparkalekuan utzi.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Abiatzea

    Elizaren pareko aparkalekutik, errepidean eskuinera joan, eta 80 m ibili. Ezkerraldean, Denentzat eraikina dago. Pasatu eraikinaren atzetik, oihanean sartzen den bidexka arras atseginaren hasiera aurkitzeko.

  2. Bidebanatzea

    950 m ibili ondoan, bidebanatze batera iritsi. Joan ezkerrera eta jarraitu oihanetik.

  3. Zubixka

    Zubixka zeharkatu, ezkerrera joanez. Ez kasu egin eskuinera doan ""Bizkar Handi"" panelari.
    Orduan, bidexka pixka bat gora doa, eta auzogune batera iristen da.

  4. Arraiako iturria

    Errepide batera iritsi. Joan eskuinera, eta 100 m ibili. Gero, joan ezkerrera, Arraiako iturrirantz. Iturria 100 m-ra dago. Iturria eta latsagia ibilbidetik metro gutira daude, behealdean. Nahi izanez gero, biak ikus daitezke.

  5. Jaitsieraren hasiera

    Oihanean behera doan bidetik jarraitu; laster bide zabalagoa bilakatzen da. 450 m urrunago, errepide ttipi batera iritsi. Errepidean 50 m ibili. Eta eskuinera joan, auzogune bat zeharkatzen duen bide harriztatu batetik.

  6. Oihanetik itzultzea

    Bidearen puntan, joan eskuinera, oihanean sartzen den eta errepide bateraino jaisten den bidexka ttipi batetik.
    Jarraitu ezkerretik errepide honetan, elizara iritsi arte.

Helmuga