Arradoi

Itzulia, Oinezkoa

Donibane Garazi inguruko lehen kasko erraza da Arradoi: igoera laketa du eta itzaltsua. Bista ederreko piknika gune batetik abiatzen da ibilbidea. Nagusiki oihanean barna iragaten da, tontorraren hego isurkian hasten da, eta biziki ikuspegi ederra eskaintzen du Donibane Garaziren eta inguruko mendien gainera. Lurra gorria da hareharri burdintsuz osatua baita, eta Irulegiko arnoaren lurretako bat oroitarazten du. Bidexka oihanean pasatzen baita ez da hainbeste ageri Arradoiko maldak lur mailakatuetako mahastiez inguratuak direla beherago.
Ipar isurkian hasten da Geniko bidea. Kaskora mailaka igan daiteke xendra horretatik, estimagarri den freskuraz gozatuz. Kaskoak geldialdi bat egin ondoan haritzen eta ahabia ondoen erdian, jaustea xendra bihurgunetsu batetik eginen da, kontraste harrigarria eskainiz.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • AnimaliakAnimaliak onartuak

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : ISPOURE
  • Igoerako desnibela : +307m
  • Equipements et services : Piknika lekua
  • Distantzia6.3km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena2h45
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Donibane Garaziko Turismo Bulegotik, hartu D933 errepidea Donapaleura buruz. Donibane Garazitik ateratzean har ezker D22 errepidean Jatsura buruz. 3.4 km-an, har ezker “Arradoi, piknika gunera” buruz. 5.9 km-an, har ezker (Arradoi seinalatzen duen bide seinale zaharra). 9.6 km-an, aparkalekura helduko zara, eta ibilaldia handik hasiko.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Xendren bidegurutzea

    Har ezkerreko bidexka, orientazio mahairaino. Goza ezazu ikuspegiaz eta segi bide gorrian gaindi, hareharri burdintsu gunekoa. Bide bazterrean haritzak badira, isatsak eta anbulo zuriak (ibilaldia udaberrian egiten baldin bada), eta laugune batera heltzen 700 m-ren buruan.
    Joan ezkerreko bigarren bidetik eta segi 400 m-tan beste laugune batera iritsi arte, han bidexkak gurutzatzen dira eta itzulia abiatzen da.

  2. Urkiak

    Har zuzen oihaneko bidea. 800 m-ko ibilbide erraza egin eta xendra hertsiagoa eta zutagoa ageri da ezkerrean. Itzuli osoa egin nahi baldin bada ez xendra horretatik joan (xendra hori Geniko bidera doa zuzenki eta zaila da). Beraz, segi zuzen laster doi bat jausten hasten den bidean. Urkien erditik laburki iragan ondotik errepide ttipi batera helduko zara.

  3. Geniko bidearen abiapuntua

    Errepide ttipi horretan joan ezker eta segi 1 km-tan. Urruntxeago, errepide bazterrean ezker, har ezazu denbora iturri ttipiari eta askari behatzeko. Errepidean 800 m ibili ondoan, segi zuzen oraino 200 m-tan ezkerrean ukanen duzun Geniko bidearen abiapuntura heltzeko.


  4. Arradoi

    Segi Geniko bidea, mailaka igaten da kaskoraino. Laster oihanean barna iragaten da (hastapenean urkiak, eta gero gaztainak eta haritzak). Lekuka pareta apalak badira bide bazterrean. Kaskora heldu aitzin, xendra lineala bat-batean bihurtzen da ahabia-ondoen artetik iragaten den mendiko bidexka. Zenbait metroz igan ondoan, Arradoi kaskoan izanen zara.

  5. Piknika gunea

    Has zaitez menditik jausten haritzen erditik sigi-saga doan bidexkatik. Zuhaitzen haraindian Donibane Garazi ageri da. Azken haritzen ondotik, jaustea bururatzen da. Itzulia bururatzeko zoaz berriz xendrak gurutzatzen diren laugunera. Hartu joatean hartu zenuen eskuineko bidea aparkalekura eta piknika gunera heltzeko.

Helmuga