Ahüzki

Itzulia, Oinezkoa

Bere iturri famatuari esker ezaguna den Ahüzki, Zuberoako artzaingo gune garrantzitsu bat da. Ibilaldi eder honek alde desberdinetako ingurune berezi bat ezagutaraziko dizue. Arbailetako mendigune karstikoa da, mendi ertain leundu bat. Dena atzeman dezakezue : bitxikeri geologiko espantagarridun ondare naturalak, fauna eta flora aberatsa, baina ere larre eta udan saldo anitz direlako, gizona eta ingurunearen arteko harreman hurbila. Ibilbidea, ola desberdinen ondoan pasatzen da, eta Euskal Herriko mendiaren gainean bista harrigarriak eskaintzen ditu.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : AUSSURUCQ
  • Igoerako desnibela : +539m
  • Equipements et services : Informazio-panelak
  • Distantzia10.5km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena5h30
  • ZailatasunaZaila

Nola etorri?

Ahüzkira joan, Altzürükü edo Altzaitik Zuberoatik heldu bazarete edo Mendibetik Donibane-Garazitik heldu bazarete. Autoa Ibarbürüa lepoan, ostatu azpiko bidegurutzean utzi.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Ibarbürüako lepoa

    « Fontaine d'Ahüski » (« Ahüzkiko üthürria ») seinalea atzeman. Ostaturantz joan eta iturria doan bihurgunedun bidea segitu. Sasoiaren arabera, bide bazterrean orkis desberdinak (orkidea mota bat) atzeman lirateke. Bihurgune batzuen ondotik, ezkerreko bidexka hartu. Iturritik pasatzean urontziak bete, ibilaldiko ur iturri bakarra baita. Pixka bat jaitsi eta urasken bazterretik pasatu. Bidexka mendi-maxelatik doa eta harrizko pasarte batzuen ondotik, ganga zabal baten gainean ateratzen da. Kasu, aroa lainotsu delarik, larre gunean bidexka markaturik ez baita eta erliebe eskasak lokalizatzea trabatzen baitu. Ahalik eta gehien pago basotxorantz pixka bat jaisten den mendi gainean egonez, markatuak diren paldoak segitu. Arbolen eskuinetik pasatu eta egiazki jaitsi. Xendra hobeki markatua da orain. Pistaraino paldoak jarraiki. Eskuinera joan eta hurbil den Lexarregibelako olaraino segitu. Pista bukatzen da.

  2. Lexarregibelako ola

    Ola eta jezte gelaren artetik pasa, oihan sartzeraino segitzen dugun mendiarte belartsu baterantz joan. Hortik harat, ingurumena aldatzen da : oihan azpian, lapiaz gune batean aitzinatzen gara. Georges Viers geografoak deitzen zuen « lapiaz infernu »-ko bidea errazteko gure arbasoek harriztatutako edo harrian zulatua den bidexkan segitu. Lepo txiki bat iragan eta bihurgunez jaitsi. Bidexkak oihan pista bat zeharkatzen du eta, bihurgune batzuen ondotik, goi-ordoki baten gainera iristen da : Elzarreko poljea.

  3. Elzarreko Poljea

    Ezkerreko bidea hartu. Oihanera sartu aitzin, goi-ordoki bazterretik pasatu. Elzarretik 2.5km-tan den Istaurdi olaraino igo. Lexarregibelera doan ezkerreko pista ez hartu. Arroila heineko bihurgune gaiztoraino xuxen segitu.

  4. Istaurdiko arroila

    Bidea utzi eta arroilaren ezkerraldeko bidetik iragan. D417tik hurbil, Inharpuko lepoa fite lortzen dugu. Bidea ez hartu eta markatuak diren paldoak segituz, ehun bat metroz ezkerrera igo. Ostatu alde gaineko bihurgunera arte bidea gainetik so egiten duen bidexka segitu eta bide txikitik aparkalekura iritsi.

Helmuga