
Eglise de Saint Jacques le majeur
Xarnegu herrialdean kokatua, Bidaxune eta Donapaleu artean, Burgue-Erreiti Tourseko bideko Donejakuerako erromesaldiaren iragate gunea da. XII. eta XIII. mendeetan erlijio aktibitate handia garatu zen eta arkitekturazko eliza da horren lekuko. XIII. mende erdian eraikia, kapera zahar hori priore-etxe ospitaleari lotua zen. Estilo erromanikotik estilo gotikorako iragateak markaturik, nabe bakarreko horma-atal bat, hiru horma-ataleko sabaia eta Donejakueren beiratea atzemanen ditugu. Portalea, apainduriko arku erdizirkularreko tinpano bikoitzarekin eta zintzilik den giltzarri apainduarekin, harrigarria da. Kanpoaldean, eskailera poligonaleko dorrea eta murruan finkaturiko hiru oroitarri diskoidal daude. 1920ean Monumentu Historiko gisa sailkatua, XII. mendean jadanik aipatzen ziren zubi eta eiherarekin batera deskubritu beharreko ondarea da.
Argibideak
Baliagarriak
Argibide baliagarria
- HizkuntzakFrantsesa
- AnimaliakAnimaliak onartuak
Prezioak
Prezioak
Irekitzea
Irekiera
Kokapena
Kokapena
64270 BERGOUEY-VIELLENAVE