Spot de Lafitenia

Lafitenea, Euskal kostako spot mitikoenetako bat da. Bertan, lekuko jende anitz biltzen da. Oso atsegina da, berdea eta aski basa, eraikin gutirekin inguruan. Spot hau ez da hasiberrientzat egokia. Eskuin uhain zuzena eta azkarra da. Spota ezagutzen ez bada, kontuz ibili behar da arrokekin, marearen arabera ez direlako ongi ikusten. Ezkerreko uhaina ez da hainbeste surfatzen, laburragoa baita eta arroka gehiago daudelako. Surfa ia egun osoan egin daiteke, salbu marearen koefizienteak oso gora direlarik. Hasi aitzin, spota begiratzeko, edo ondotik, paisaiaz gozatzeko, Txiringito ostatuaren terraza duzu eskura. Aparkalekua urririk. Dutxak eta komunak.

Kokapena

Kokapena

Spot de Lafitenia
Quartier Acotz
64500 SAINT-JEAN-DE-LUZ