Spot de Cenitz

Zenitzeko badia, Avalanche eta Getaria hegoaldean kokatzen da. "Conservatoire du littoral" izendapena jaso du. Biziki naturala da eta maitatuko duzu. Itsaspea arrokatsua denez, itsasbeheran igerileku txiki eta naturalak sortzen dira. Spotak hasiberrientzat egokia iduri du, uhainak motelak eta guriak direlako, baina kasu, itsaspean arrokak daude. Badiaren hegoaldetik, hasiberrientzat egokia den ezker uhain guri bat iristen da. Badiaren erdian, ezker-eskuin tontorra azkarragoa da, beraz trebatuagoak diren surflarientzat egokiagoa da. Azkenik, hondartzaren iparraldean, arroka gehiago dago baina, maila goragoa duten surflarientzat, eskuin uhain azkar bat sortzen da. Spotaren uhainez gozatzeko, hobe da itsasgoran joatea. Beste spot gehienak ez bezala, uhainak itsasgoran sortzen dira, beraz, jende asko izan daiteke.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • HizkuntzakFrantsesa, Euskara

Prezioak

Prezioak

Irekitzea

Irekiera

Kokapena

Kokapena

Spot de Cenitz
Plage de Cenitz
64210 GUETHARY