Sentier des mulets / Mandobidexka - Trail

Itzulia, Mendi-lasterketa

Mandoen bidexkaren haritz zaharrak mintzatzeko gai balira, istorio ugari konta lizkiekete mugazainei! Herburu eta Ibardin lepoaren artean, hamarnaka merkatari, mugalari eta kontrabandista ikusi dituzte pasatzen, behiala gau eta gauez baliatzen zen bide zahar horretatik. Mandoek zama pisuak zekartzaten bizkarrean, gizonak kontrolak saihesteari erne zeuden.
Ibilbidea Ibardin lepoko aldaparen erdian hasten da, eta, Aireleku zelaitik itsas bazterrerako ikuspegi zabalez gozatu ondoren, oihan eta argiguneen artetik iragaten da Mandoen bidexkaren abiapuntua topatzeko. Goazen Ibardin lepora, Andureta ibarxkako hostailatzeen azpian begiradez eta udaren berotasunaz babestutako bidexkatik. Ibardin lepora oinez heltzeko ezohiko modua, eta zergatik ez, erosketa zenbait egin bertan. Hala balitz, zein izanen den erosketak aparkalekura eramanen dituen mandoa erabakitzeko baizik ez zaizue gelditzen!

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : URRUGNE
  • Igoerako desnibela : +420m
  • Equipements et services : Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)
  • Distantzia8.8km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena1h
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Urruñatik (A63 autobideko 2. jalgibidea), hiri inguruko biribilgunean, Ibardin lepora eta Azkainerako norabidean segitu (D4). 3,5 km urrunago, D4 eta D404 errepideen arteko elkargunean, eskuinera joan Ibardin lepoko errepide hertsia igotzeko. 2,5 km gorago, ibilaldiaren abiapuntua errepideko bihurgune lau batean kokatzen da, Erleen lepoa deitzen zaion lekuan (bideen abiapuntua ezker, ibilgailua errepide bazterrean aparkatu, eskuinaldean).

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Erleen lepotik Airelekuko oihanera

    Erleen lepoan (244 m), errepidearen ezkerraldean, xeila batez zirkulazioari hetsia den bidea hautatu (ibilaldia seinalea). Oihanetik ateratzen da, Larrun gailurra aurkitzen du, eta goratasun argi batera heltzen da. 30 m jaitsi lepo belartsu baterantz (266 m), eta iratzeen artetik, eskuin igotzen den bide zabala segitu. Aireleku goi-zelaia zeharkatu, aurria iragan, eta ezkerrera doan bidexkan jaitsi, zure parean. Y itxurako bidegurutzean (252 m), ezkerreko bidea hautatu, oihanean. Bigarren Y gunean, berriro ezker hartu, igoeran. Hirugarren Y gunean, eskuinera jaitsi.

  2. Airelekuko oihanetik Herburura

    Bidegurutzean (215 m) lurrezko bidea segitu eskuinaldera jaitsiz (beste bidexkei kasurik ez egin). Bideak haritz lodi baten azpian bihurgune zorrotza marrazten du (Urruñako auzoetarako ikuspegia); errekasto bat iragan eta, Y itxurako bidegurutzean, eskuineko bidea hautatu, harrietan azkar jaisten dena. Goi-zelaiaren eta bere iratzediaren sarbidean, ezker hartu bide berri batean (2 zuhaitz hil); bidexka batek hartzen du segida. Oihanean, zubitxoa eta gero, ezkerrera igotzen den bidexka hartu. Argiguneak eta oihanak tartekatzen ditu eta beste hiru errekasto mozten. Pentze hesi batera iristean, ezkerrera doan bidexka segitu, burdin hesiaren bazterretik.

  3. Herburutik Mokoa lepora

    Bide zabalago bat Ibardin leporako errepidera iristen da (110 m): D404 zuhurki moztu eta, bi haritz lodien gibelean, erreka batera jaisten den bidexka hartu. Ibitik iragan; aparkaleku ttipian, bidexka baten abiapuntua aurkitu ezker (atexka). Mandoen bidexka da, laster Andureta ibarxka guzia igoko duena, beti errekaren ezkerreko hegian egonez. Gorago, harizti eder batetik iragan (laugunea), atseden hartzeko leku ezin hobea, eta bide belartsu zabaletik igotzen segitu, ibarxkaren ezkerrera urruntzen dena (eskuineko bidexkari kasurik ez egin). T itxurako sei haritzen elkargunean, eskuineko bide berria segitu.

  4. Mokoa lepotik Ibardin lepora

    Bide zabal baten bihurgunera iritsi (325 m), Larrunerako ikuspegiarekin: ezkerrera segitu. Kasik laua, oihana zeharkatzen du, ikuspegi zenbait eskaintzen ditu, eta urrunago, Ibardin lepoko benten azpitik iragaten da. Bidearen puntan, ezkerreko aparkalekua zeharkatu eta errepidetik Ibardin leporaino jaitsi. Lepoko biribilgune ttipian (benta Gorria), errepidearen ezkerretik ibili 50 m-tan (Urruñako norabidean), “Lapurdi” bide seinalea arte.

  5. Ibardin lepotik Erleen lepora

    “Lapurdi” bide seinaletik (315 m), mundruna utzi eskuineko lurrezko bidea igotzeko, gorriz eta zuriz seinalatua. Bidea atexka batera heltzen delarik, eskuineko bidexka belartsua igo, zut-zuta, hesiaren bazterretik, eta iratze artean. Lepo belartsura iritsi (385 m), Ibardin leporako ikuspegiarekin eskuin, eta Larrunera ezker (ezkerreko lehen bideak La Redoute des Émigrés Gotorlekurako joan-etorria ahalbidetzen du). 30 m-tan segitu 5 bidexken elkargunerantz: ezkerreko bigarrena hartu, jaitsieran (Biarritz ikusmiran). Zelaigune batetik iragan (harginen kaia) eta, trikuharri eroriaren ondotik, pareko jaitsieran segitu, oihanean. Beherean, xeila eta gero, ezkerreko bidexkan egon abiapuntura itzuli arte.

Helmuga