
Sentier de l'Abbaye / Abadiako bidexka
Itzulia, Oinezkoa
Lehuntzeko herria balkoi bat da Aturriko ibar emankorraren gainera. Hemen dute eraiki abadia bat 1164an Premontretar Ordenako fraideek, ibaibideen eta beste merkataritza-bideen gurutzaketan. Aldizka, ebanjelizazioaren gotorleku izan da, laborantza-eraikin, ospitale militar eta azkenik parrokiako eliza. Eraikin erromanikoa osoa gelditu da mendeetan zehar, eta berriki zaharberritua izan da. Abadia da ibilaldi horretako ikusgarri nagusia, baina hurbileko ingurunea ere ohoretan da. Xendra isiletan barna, meditaziorako arras egokiak, ibilbidea iragaten da landaretza joria duen ibarxka oihantsu batetik, oihan aberats batetik non goroldioa eta iratzea nagusi baitira, eta gero herriko gainetan pasatzen da, arkitektura tradizionaleko etxeen artetik.
Argibideak
Baliagarriak
Argibide baliagarria
- AnimaliakAnimaliak onartuak
Dokumentuak
Dokumentuak
Argibideak
Baliagarriak
Argibide baliagarria
- Abiatzea : Lahonce
- Igoerako desnibela : +75m
- Distantzia2.2km
- MugikortasunaOinez
- Iraupena1h00
- ZailatasunaOso erraza
Nola etorri?
Ibilbideari buruzko xehetasunak
Ibilbideari buruzko xehetasunak
- Abadiatik ibarxka oihantsura
Lehuntzeko Louis Laffargue plazatik (Herriko Etxearen eta elizaren beherean), jautsi 50 m errepide nagusiaren bazterretik eta hartu lehen karrika eskuin. Abadiaren gibeletik igaten da; zelaigune belartsuan, bereizketa-zikinontziak aitzin, jautsi eskuineko xendratik (seinale gorri eta zuriak - GR8). Bidexka oihanera sartzen da (kasu, zola lerrakorra da aroa hezea delarik) eta bidegurutze batera heltzen.
- Ibarxka oihantsutik D257 errepidera
Ibarxka oihantsuaren bidegurutzean, joan pareko bidexka seinalatutik, zur-sareak badira lurrean, hezegunearen iragateko. Ateratzean, zuhaitz goroldiodun luzeen azpitik pasako zara; bidexka kasko borobildu oihantsu batetik iragaten da eta luzaz igaten haritzondo eta erratz artetik. Gorago hondakin baten ondotik pasatzen da eta etxe batzuen artetik, eta errepidera heltzen.
- Lehuntzera itzultzea ikuspuntuaz gozatzeko
Metalezko xeilaren ondotik (hets ezazu pasa ondoan), kasu eginez ibil zaitez D257 errepidean, 300 m-tan. Kurutz bidexkaren heinean (ezkerrean), itzul eskuin oinezkoen bidetik (autoei debekatua), eta Printania karrika iganen duzu. Puntan, abadiako karrikara helduko zara, haren eskuinean ibil zaitez. Oinezko pasabidean bukatuko duzu ibilbidea, antolatua den bistalekutik pasatuz; azkenik, abadiara eta Herriko Etxera buruz jautsiko zara.