Santa Barbara

Itzulia, Oinezkoa

Santa Barbara muino gaineko ibilbidea, lehenik eta behin, Urdazurira eta euskal kostalderako ikuspegi paregabea izaten da. Santa Barbara gurutzetik Santa Barbara lurmuturrera, erraz ezagut daiteke Donibane Lohizuneko badia eta Zokoako gotorlekua, itsasbazterrerako ikuspegia Angeluraino hedatzen delarik. Mendien aldetik, Jaizkibel, Aiako harria, Larrun, Atxuria, Alkurruntz, Artzamendi, Mondarrain, Baigura... Zerumuga itzulia oso-osoa da. Begia loriatua eta argazki tresna bete-betea, ondotik, Uzkain errekaren ibar basa ezagutzera joanen zara, errepiderik gabeko Azkaine eta Senpere arteko tartean. Errekaren freskotasunaz, hostailatzeen azpian txorien kantuez gozatzeko eta itxura misteriotsuak dituzten haritz eta platanoak begiratzeko bake lekua. Azkenean, azken zazpi mendeetan ibiltariek oinkatu duten Ibarrungo harrizko zubi xarmagarrian atsedenaldiak harri zaharren maitaleak xarmatuko ditu

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : Saint Pée sur Nivelle
  • Igoerako desnibela : +260m
  • Equipements et services : Ur-gunea, Komunak, Piknika lekua
  • Distantzia7.4km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena2h15
  • ZailatasunaOso erraza

Nola etorri?

Donibane Lohizunetik (A63 autobideko 3. jalgibidea), D918 segitu Senpere eta Kanboko norabidean. Azkaine iragan eta oraino 5,5 km-tan ibili Ibarrun auzoraino, Senpere baino 2 km aitzinago kokatua. Aparkalekua, pilota plazaren inguru osoan.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Ibarrunetik Aroztegia etxaldera

    Ibarrungo pilota plazaren parean eta etxe tradizional baten eskuinean, Aroztegia karrika segitu. Auzotik atera euskal etxe ederren artetik. 300 m urrunago, ezkerreko bidea hartu harrizko zubi zahar bat iragateko, arku bakarrean erreka zeharkatzen duena. Beste hegian, bidea Aroztegia etxaldera heltzen da. Aitzinera segitu errepidea hartuz.

  2. Aroztegia etxaldetik Santa Barbara gurutzera

    Aroztegia etxaldearen justu ondotik, eskuinean den Bidartiako errepideari kasurik ez egin eta segidan eskuinera igo lurrezko oihanbidean. Zut-zut igotzen da, emeki hasi. T itxurako bidegurutzean, ezker segitu beste bide batean, eztiagoa. Erreka zeharkatu bezain laster, bideak bidexka bat gurutzatzen du: eskuinera igo bidexka urratuan. Oihanetik eta isatsetik ateratzen da eta, lepo ttipi eta belartsu baten heinean (ihizi barranda), Larrunerako ikuspegia eskaintzen du. Gaineko tontor-lerro nagusian segitu. Bidexka elkargunea geroko utzi, eta zuzen Santa Barbara gurutzeraino igo.

  3. Santa Barbara gurutzetik Uzkain errekara

    Gurutzetik berriz jaitsi bidexka beretik eta lehen bidegurutzean, eskuinera joan. Larrunen parean, bide on bat jaisten da, bide harriztatuaren bihurgunerantz, eskuin segitu behar dena (kanadar pasabidea). Bigarren kanadar pasabidearen ondotik, eskuin jaisten den bidean egon. Orduan T itxurako bidegurutzera iritsi, bide berri batekin: ezkerrera jaisten segitu (borda aurritua), lurrezko bidea segitu eskuin, eta parean jaisten den bidexka harritsua, hesi baten bazterretik. Haritz bakarti eder baten azpian, atseden hartzeko aukera (bankua).

  4. Uzkain ibarra

    Patarraren beherean, T itxurako bidegurutzea Uzkain errekatik hurbil iragaten da. Orain, ezkerreko bide hareatsu eta harritsua segitu, Uzkain ibarra igotzeko. Elhorgako belar-biltegian, haritz eder batzuen azpitik iragan eta ibarbaso baten bazterretik ibili. Ondotik, bideak argigune bat zeharkatzen du, eta erreka zeharkatzera jaisten da. Ibitik iragan eta urez bestaldeko bide nagusian ibili. Bigarren ibiaren ondotik, zuzen igo haritz ederren azpitik. Eskuinean den bideari kasurik ez egin, eta parean den lurrezko bidean igo, Uzkain ibarra uzteko.

  5. Ibarrunera itzultzea

    Lepo bat iragatean (xeila ezker), eskuineko bideari kasurik ez egin, eta parean den lurrezko bide zabalean jaitsi, Ibarrunera itzultzeko. Bihurgune zenbait marrazten ditu eta, ibarraren hondoan, bidegurutze batera iristen da. Erreka nagusiaren ezkerreko hegitik doan bide zabalean, eskuin egon. Horrela Aroztegia etxaldea berriz topatu, eta zubi zaharreko pasabidea, Ibarrungo pilota plazara sartzeko.

Helmuga