Redoutes / Gotorlekuak

Itzulia, Oinezkoa

Sarako gainaldeetan zabaltzen diren mendi gain borobilduek (Santinazio lepoan), Ezpeletako ateetaraino (Pinodieta lepoan), Sara eta Ainhoako ibarra inguratzen dute iparraldean, geografikoki Zugarramurdi eta Urdazubi herrien artean banatuta. Gain horiek ahulezi gune bakarra dute, Urdazurik zulatuta, Senpereko Amotz auzoan. Hemen da ibilaldia hasten, erromaniko estiloko zubi zahar baten aztarnen ondoan, gaur egun erdia baino gehiago galdu duela uholde ugariren ondorioz. Ibilaldiak laster Senpereko gainaldeetara eramanen zaitu bide eroso batzuetatik, eta, usoen ehiza saihesteari kasu egiten badiogu (urrian), lasaitasun osoan Senperera zein Sararako ikuspegi aldakorrez goza dezakegu. Napoleon garaiko gune militar zaharrek, gotorlekuek, ondarezko aldea gehitzen diote ibilaldiari.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : Saint Pée sur Nivelle
  • Igoerako desnibela : +240m
  • Equipements et services : Ur-gunea, Komunak
  • Distantzia8.9km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena2h45
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Donibane Lohizunetik (A63 autobideko 3. jalgibidea), D918 segitu Azkaine eta Senpereko norabidean. Senpereko ingurabidean, Sarako errepidea segitu (D3). Amotz auzoa zeharkatu eta 700 m urrunago, bihurgunetik ateratzean, bidegurutze batetik eta “Amotzeko zubia” autobus geltokitik hurbil ibilgailua aparkatu (errepidearen ezkerraldean).

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Urdazuritik Ziburuko gotorlekura

    “Amotzeko zubia” autobus geltokiaren justu ondotik, Urdazuri zeharkatzen duen errepide-zubia ezkerrera hartu, eta gero, eskuineko karrika itsua, Xuotegia bidea. Etxe bat iragan eta gero, bide batek hartzen du mundrunaren segida, laster ezkerrera igotzen dena zuhaitzen azpitik (seinale gorri eta zuriak). Ondotik, bidea agerian igotzen da, lehen gailur baten itzulia eginez. Lepo baten heinean (lehen gotorlekurako irispidea joatean, eta itzultzean ezker), bidea eskuin aldera doa; muinoaren gainean egoten den lurrezko bide on honetan igo. Patarraren puntan, bigarren gotorlekua eskuin seinalatua da (Amotzerako ikuspegia).

  2. Ziburuko gotorlekutik Harrizmendiko gotorlekura

    Ziburuko gotorlekurako joan-etorri laster baten ondotik, tontor-lerroko bidera itzuli. Lepo ttipi batera jaisten da (haritz ederrak) eta jarraikitasunean berriz igotzen. Bi haritz lodien azpian kokatutako bidegurutzera heldu eta, eskuineko bideari kasurik ez egin eta zuzen segitu (erdiko bidea hautatu), harizti baten eta ehiza-gunez beteriko argigune baten artean zuzen igotzeko. Puntan, muinoaren gailurrak hirugarren gotorleku bat aterpetzen du (Harrizmendi). Atseden hartu eta gero, bidea jaitsi hurrengo leporaino.

  3. Kamieta lepotik hegazkin zelaira

    Topatutako lehen lepoan, seinale gorri eta zuriak eta tontor-lerroa utzi ezkerrera joateko, hesi bazterreko bidexka belartsuan. Oihan hostotsu batean argiki jaisten da etxe bateraino: etxearen ezkerrean den mundrunezko bidea hartu. Tontor-lerro ederra, Larrunerako ikuspegiarekin parean, eta Mondarrain mendia zure bizkarrean. Y itxurako bidegurutzean, mundruna utzi, eskuinera jaitsi eta ezkerreko bide laua hautatu. Bidea beti zure aitzinean atxiki (besteak beste belar-biltegiaren ondoan den bidea ezkerrean utziz), hegazkin zelaiaren goi-zelai belartsuraino.

  4. Hegazkin zelaitik Amotzeko zubira

    Hegazkin zelaiko harrera-eraikinaren ondoan, ezkerreko errepidean jaitsi (Xerrenda bidea). Beherean, Kamieta auzoko etxe ederrak zeharkatu, eta errepidean segitu Urdazuriko ibarra berriz igotzeko. Ibarrean, T itxurako bidegurutzean, eskuinera joan Xuananea karrikan. Xiburoa etxea iragan eta gero, errepidea Urdazuritik hurbil-hurbil iragaten da; Amotzeko zubiaren aztarnei so egin. Laster, errepide ttipia hastapenean hartutako zubira eta “Amotzeko zubia” autobus geltokira iristen da.

Helmuga