Otsibarremeheka

Itzulia, Oinezkoa

"Oxibarreko lepotik pasatzen den ibilaldi honek, originaltasun interesgarria eskaintzen du : Arbailetako mendigune karstikoko ateak irekitzen dizkigu. Geologiak, ingurumenari itxura berezi bat ematen dio, aldi berean sekretuzkoa eta originala, kultura alde batekin, bere iturriak protohistorian hartzen baititu.

Oihan txiki bat zeharkatu eta, lehen malda zabalek « Ibar Esküin », Altzai, Lakarri, eta Zuberoako baita Biarnoko gaineko mendiguneen gainean bista atsegina eskaintzen dute. Lurraren izaerak jadanik kareharri lurrazalari buruz informazioak ematen dizkigu, eta lurmuturretara iristean, « Maide Korralea » harri metek Zuberoako historia zaharra erakusten digute. Beherago, harpe txiki batek, herriko lehen bizizaleen babesa segurtatzen zuen.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : CAMOU-CIHIGUE
  • Igoerako desnibela : +320m
  • Equipements et services : Piknika lekua, Komunak
  • Distantzia5.3km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena2h30
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Gamerera joan. Eliza aitzinetik pasa eta ondoko bidegurutzean, eskuinean den 2. bidea hartu (Oxibar lepoa seinalea). Hau bihurgunen bidez goiti doa. Autoa, herritik 1.6km-tara, Artekatea gurutzetik hurbil utzi.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Artekateako gurutzea

    Ezkerrean, pista harritsua hartu. Hesi bat pasatu. Goi-ordokian, pistek elkar gurutzatzen dute baina borda bakarrerantz joan.

  2. Bidegurutzea

    Ezkerreko bidea hartu eta bihitegi aitzinetik pasa. Hau, basotxoetan goiti doa. Laster, hondamen baten ondoan pasatu. Batzuetan, agerian edo arbola batzuen azpian, bidexka bakarra segitu. Bidean, ezkerrera joan. Hau, harrizko hiru aska ttipiz osatua den uraska baten aitzinetik pasako da. Bidea, pixka bat goiti doa, 200m-z berriz jaitsi aitzin.

  3. Bidexka

    Eskuinean den bidexka hartu. Hau, erliebe bereziko ingurumen honetan, agerian sigi-saga gorantz doa, batzuetan bortizki. Jaitsi aitzin, protohistoriako harresi zahar bateko harri pila batekin « Maide Korreala » lurmutur politetik pasa. Malda ezti batean, bidexkak beste bat gurutzatzen duelarik, arbola azpian ezkerrerantz joan. Laster, eta bidexkatik metro batzuetara, harpe txiki bat aurki daiteke. Begi kolpe bat eman daiteke.

  4. Oxibarreko lepoa

    Bidearen aldepean, eskuin, jaisten den bidexka segidan hartu. Hau oihanean sartuko da eta bide zahar bat hartuko du. Larre batean den oholezko teilatua duen borda baten ondoan pasako da. Bidea baso eta bista zabalean bastatuko da. Hesi bat pasa eta bidea lehen bidegurutzera arte segitu, baita aparkalekura arte ere.

Helmuga