Oilarandoi

Joan-etorria, Itzulia, Oinezkoa

Baigorriko herrian ibiltzearekin ibiltariak Oilarandoiko tontorra ikusiko du. Hara igateko behar da parte batean GR10 famatutik ibili (Pirinioak zeharkatzen dituen ibilbidea da). “Erromatar zubian"" geldialdi bat egin ondoan, igoera itzalpean hasten da. Oihanetik ateratzean gune batzuetan iratzea da nagusi. Ikuspegia garbitzen da eta Aldudeko balea eta Baigorriko herria ageri dira. Pentzeen erdian tontorraren itzulia hasten da eta Ahartzako leporaino joaten. Oilarandoiko kaskora eta hango kaperara heltzeko azken indarra egin beharko da igoera zutaren gainditzeko lepotik goiti. Itzuliak segitzen du ekialdeko isurkian kokatua den xendratik, Munhoa mendiko mazelak nabarmentzen dituena. Berriz itzala kausituko duzu pagadi eder baten pean, herrira jausten hasi aitzin.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : SAINT-ETIENNE-DE-BAIGORRY
  • Igoerako desnibela : +800m
  • Equipements et services : Ur-gunea, Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea), Komunak
  • Distantzia13.2km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena6h
  • ZailatasunaZaila

Nola etorri?

Baigorriko Herriko Etxeko eta Turismo Bulegoko plaza

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Antenako bidea

    Ibilbide hau GR 10 ibilbideko parte batetik iragaten da.
    Joan D948 errepidetik, elizara buruz. Zubi modernoaren ondotik (handik erromatar zubia ikusten da), har lehen errepidea ezker. Joan eskuin saihesbidearen azpitik iragan ondoan, eta berriz ere eskuin 300 m urrunago. Gorago, utz errepidea eta joan etxea baino lehenago den ezkerreko bidetik. 200 m egin ondoan bide horretan, xendren bidegurutzean har hirugarren xendra ezker, hesiaren luzeran igaten dena. Iratzea agertuko da eta xendra bide batera heltzen da telekomunikazio antena bat iragan eta laster.

  2. Lehen lepoa

    Bide horretan joan ezker, hastapenean urkiak ditu bazterrean. Pentzeak agertzen dira, eta igoera zinez patartsu bihurtzen da. Segi zuzen gune itzaltsu horretan, haritz ederrekin bururatzen da. Mendi ertaineko alhapideetan sartzean, ikus ezkerreko laugunea haritz zenbaitekin eta iratze frankorekin. Iganez, ikuspegia aberasten da, eta ikuspegi ederra bada Baigorriko herriaren gainera, Iparlako mendi gainera eta Izpegiko lepora. Bidea errepidera heltzen da guti markatua den lepoan.

  3. Ahartzako lepoa

    Har eskuineko xendra (GR10 ibilbidea uzten da Oilarandoi tontorraren itzulia hasteko). Laster, hari-hesi bat iragan behar da, elektrikarik gabea, eta segi zuzen. Bidea emeki-emeki igaten da azken zuhaitzen ondotik, eta errepide batera heltzen 1 km-ren buruan. Zeharka ezazu errepidea eta har eskuineko xendra. Bidexka hori errepidea baino metro batzuk gorago da, eta Ahartzako lepora arte doa, 1,5 km urrunago. Lepoa zabala da, hespil bat bada bertan eraikia, eta aska bat.

  4. Oilarandoiko kapera

    Hemen hasten da Oilarandoi tontorrera eta hango kaperarako joan-etorria. Horretarako, askan, har ezker. Bide zut bat zuzen igaten da alhapidean gaindi kaskoraino. Geldialdiak egin beharko dituzu, eta aldi berean inguruetako bazter ederrei so egiten ahalko diezu. Ezkerrean, Auza kaskoa baduzu, 1 300 m gora. Eskuin, hurbilago, Munhoa 1 000 m baino gorago da. Kapera ikusi orduko, igoera bururatua da. Goza ezazu leku eder horretaz eta bista ederraz (eta ez ahantz ezkilaren jotzea!), ondotik, ibilbide beretik jauts zaitez Ahartzako leporaino.


  5. GR 10era itzultzea

    Iragan zaitez askaren eta hespilaren artetik ezkerrean agertuko zaizun bidexkara heltzeko. Kabala mota desberdinak ikusiko dituzu: ardiak, zaldiak eta ahuntzak. Kasik 2 km-ren buruan, gorostiz inguratua den lepora helduko zara. Zoaz aski laua den ezkerreko bidexkatik, pagadi eder batetik doana. Bidexka betoiz estali bide bihurtzen da errepideen gurutzeraino. Zoaz zuzen eta egon zaitez errepidean 250 m-tan, gero, zoaz jausten den ezkerreko bigarren bidexkatik. Itzulia hemen bururatzen da, ibilbide bera eginen duzu abiapuntura itzultzeko.

Helmuga