La Rhune - Larrun (Miramar) -

Itzulia, Oinezkoa

Izan gaitezen usaiako edo noiztenkako ibiltari, Larrun gailurrerako ibilaldia saihestezina da, gailur hau hain orotan agertzen baita Lapurdiko paisaian. Egiazko erronka batzuentzat, oxigenatzeko ibilaldia besteentzat, ibiltari eta mendi lasterketazaleak erakartzeko iman bat izaten da Larrun, isurialde guzietatik igo daitekeena. Bidexka zut eta arrokatsuek ekipamendu egokitu bat ukaitera behartzen gaituzte, espartinak hondartzako zakuan egon daitezke, izatekotz, ibilalditik itzultzerakoan erabiliko baititugu. Zerua argi-argia delarik, ozeanoan sortzen den gailur honek eskaintzen duen ikuspegia oso zabala da, Landesetako hondartzetatik Pirinioetako lehen gailurretaraino. Arrazoi guziez gutiziatua den ikuspegia, hara nondik datorren publiko kopurutsu eta nabarra, tren ttipiko bidaiariak eta mendiko lasterkariak nahasten direla eta.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : ASCAIN
  • Igoerako desnibela : +898m
  • Equipements et services : Ur-gunea, Komunak, Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)
  • Distantzia13.8km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena5h
  • ZailatasunaZaila

Nola etorri?

Donibane Lohizunetik (A63 autobideko 3. jalgibidea), D918 segitu Azkaine eta Senpereko norabidean. Azkaineko hiri-barnera joan. Herriko Etxeko eta elizako plazan ezkerrera joan (Sarako norabidea) eta, 150 m urrunago, Harrobien errepidea eskuinera igo. Zuzen igo etxeen artetik ibilbidearen abiapuntuaren aparkalekuraino.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Aparkalekutik “aranondoko” bidegurutzera

    Harrobien aparkalekuaren gaineko zatian (135 m - komunak), eskuin hartu, oihanean lehen bihurgune bat marrazten duen bidexkan. Doi bat gorago, bide zabala moztu eta parean igotzen segitu bidexka arrokatsuan. Bide zabal batera heltzen da, igotzean segitzen dena, otez eta iratzez apaindutako patarrean bihurgune handi bat marrazteko. Gero, Iturriederreta ibarxkan sartu; handik Larrun gailurra ikusten dugun. Bide zabalean segitu etxola bat eta bi pago iragan ondotik.

  2. Ihizelai eta Miramar goi-zelaietan

    Erreka baten pasabidean (aranondo eta ezponda), bidegurutze batera heldu (388 m): parean den bidexka utzi eta eskuin segitu bide zabalean. Borda baten ondotik, artzain-ibarxka bat eskuinaldetik igo, Larrunera eta itsasbazterrerako ikuspegiarekin. Ondotik, Ihizelai goi-zelaia ezkerretik zeharkatu, zuhaitz lerro batera hurbiltzeko. Errekasto bat eta gero (518 m), nekosta zokotik ezker ibili eta bide zabalena segitu (eta eztiena). Kapera baten ondotik pasatu eta, hurrengo Y gunean, ezker, pinu landako goi-buruan den bidea hartu, kasko borobildua iragan arte.

  3. Errepausu lepoa eta Larrunerako azken igoaldia

    Bidexka batzuen elkargunera iritsi (550 m), ibi lauzatutik hurbil: eskuineko bidexka hautatu, iratze artean. Bi minututan, Errepausu lepora iristen da (574 m); ezkerreko bidexkan segitu, Larrunen parean. Bidexka argigune batetik igotzen da, eta azken zuhaitzen heinean, eskuinera doa azken igoaldia hasteko, agerian. Bide nagusiko bihurgune erregularretan egon, lauza lodiz hornitua. Bukaeran, taulatxo hori batek lurrezko bidexkatik zati zutenean bukatzeko seinalatzen du, bi koloreetako antena begiztatuz. Tren ttipiko burdinbidea zeharkatu eta eskailerak igo orientazio mahairaino.

  4. Errepausu lepora itzultzea

    Larrunek eskaintzen duen ikuspegi zoragarriaz eta bere terrazetaz gozatu ondotik (905 m), ibilbide beretik jaitsi (bihurguneak moztu gabe higadura murrizteko) Errepausu leporantz (574 m). Lepoan, iratzedian den bidexka berriz hartu eskuin, hurrengo bidegurutzeraino.

  5. Iturriederreta ibarxkatik jaitsi

    Ibi lauzatutik hurbil den bidegurutzean (550 m), aldi honetan ezkerrean utzi igoaldiko ibilbidea eta erreka eskuinaldera zeharkatu. Segidan, ezkerrera joan zuhaitzen azpitik, bidexka seinalatua segitzeko (“harrobien” norabidea). Oihan misto batean jaisten da eta, ondotik, kasko borobilduaren gainera jaisten, uharri eta harri mokorren artetik. Behereko zatian, erreka baten ezkerreko hegira pasatu ikuspegi zabaleko bidexkan segitzeko. Horrela, aranondotik hurbil, etortzerakoan hartu duzun bide zabala berriz topatzen duzu; zuzen jaitsi aparkalekura itzultzeko.

Helmuga