
La Madeleine / Maidalena
Itzulia, Oinezkoa
Ibilaldia oso zaila da baina kaskoan den 360°ko panorama zabalak 1000m-ko desmaila ahatzaraziko digu. Ühaitza ibarra, Pirineo, Ozeanotik Bigorrako Pic du Midi arte, sekulako bista bada. Ibilbidean zehar, ingurune biziki ederrak bata bestearen ondotik heldu dira. Iraleku zabalen ondotik, lehen kasko batera igotzen gara, Erretzü bere tontor luzearekin, Züztarriko lepora berriz jaitsi aitzin, hau Atharratze eta Barkoxeren artean kokatua delarik. Urrian ehizarako usotegi anitz okupatuak dira. Maidalenarantz joaterakoan, saldoen artean gain-ordoki zabal batean pasatzen gara. Kaskoan, ez ahantz kaperaren bisitatzea, aldare botiboa eta Zuberoako elizen ohiko galeriak baititu. Orientazio mahaiari esker Pirineoetako kasko garrantzitsuak atzeman daitezke : Orhi, Auñamendi, Midi d'Ossau ...
Dokumentuak
Dokumentuak
Argibideak
Baliagarriak
Argibide baliagarria
- Abiatzea : TARDETS-SORHOLUS
- Igoerako desnibela : +960m
- Distantzia13.5km
- MugikortasunaOinez
- Iraupena6h30
- ZailatasunaZaila
Nola etorri?
Ibilbideari buruzko xehetasunak
Ibilbideari buruzko xehetasunak
- Kirol gelatik abiatzea
Itzalean eta goxo den bide txiki hori segitu. Etxeberri erreka segitzen du. Zubi txiki baten ondotik bidegurutze batera iristen gara. Ezkerrean Erretzütik jaisten den bidea utzi eta 100m-z xuxen segitu. Harrizko bidexkaren hartzeko ezkerrera joan. Bihurgune eta itzalgune batzuen ondotik, bidexka iraleku zabal batera iristen da. Xuxen segitu parean duzuen Erretzüko tontorrari so. Ezkerreko mendi-mazelan den bidexka eta alimaleko haritza ontsa so egin. Ibilaldiaren helburuaren gainean ere bista ederra bada : Maidalenako kaskoa. Tontorretik igo.
- Züztarriko lepoa
Maidalenako bidean, 50m-tan hurrondoen azpiko bidexka hartu eta xuxen goiti joan. Lehen bidegurutzean, xuxen segitu. Gorago, ezker hartu eta Maidalenako bide txikia atzeman. Goxoan igotzen den bidea jarraiki. Bihurgune handi bat moztu larretan eskuin hartuz. Bidea atzeman, zeharkatu eta berriro moztu gain-ordoki belartsu batera iristeko. Uraska baten ondotik pasatu. Kaskorantz joan eta agerian den bidexka batetik zuzenean goiti joan.
- Züztarriko lepoa
Maidalenako bidean, 50m-tan hurrondoen azpiko bidexka hartu eta xuxen goiti joan. Lehen bidegurutzean, xuxen segitu. Gorago, ezker hartu eta Maidalenako bide txikia atzeman. Goxoan igotzen den bidea jarraiki. Bihurgune handi bat moztu larretan eskuin hartuz. Bidea atzeman, zeharkatu eta berriro moztu gain-ordoki belartsu batera iristeko. Uraska baten ondotik pasatu. Kaskorantz joan eta agerian den bidexka batetik zuzenean goiti joan.
- Maidalenako kapera
Bidea hartu eta lehen bihurgunean, gurutzearen heinean, bidea utzi gutxi ikusten den bidexkatik jaitsi. Pista bat zeharkatu eta iraleku batera iritsi aitzin, hurrondoen itzalera doan bidexka bat hartu. Seinale paldoak segitu, eta Etxebestea etxalderaino segitzen duen pistara jaitsi. Eraikinen artean ez ibili baina segidan bidera doan bidexka eskuin hartu. Bidea jarraiki. Begi Üthürriko gurutzea pasatu eta hilerri ondoko zubiraino segitu.
- Hilerritik hurbil den zubi txikia
Malda hartuz, D918-aren bidez herri barnerantz joan. Plazaraino karrika nagusia segitu, eta kirol gelako aparkalekura arte jarraiki.