
Iturbide
Itzulia, Oinezkoa
Lurpeko arraildura bati lotua den berezitasun geologikoaren ondorioz, Urtsua mendi berezia da, iturriz josia. Maila freatikoek eta beste ur-sareek mendiaren bazter frankotan isurbideak kausitzen dituzte. Ibilaldiaren lehen partean, Lapeyreren ibarrean goiti doan iturbidean ikusiko dituzu edateko ur hodi baten begi franko; Baionako hiriaren ur beharrak biltzen dira hemen! Ibarxka itzalean da, lohia zapatei lotzen zaie noiztenka, baina ibilaldia laketa da pasabide fresko eta loretsu horretan. Iramalda lepoan paisaia kanbiatzen da. Goratasuneko pentzeak dira ageri orain, larreak eta Lapurdiko kaskoak urrunean. Bide errazen bazterrean, goxo da gelditzea bazterrei so egoteko, ikuspegi zoragarria baita mendietatik itsasbazterreraino.
Dokumentuak
Dokumentuak
Argibideak
Baliagarriak
Argibide baliagarria
- Abiatzea : HASPARREN
- Igoerako desnibela : +410m
- Equipements et services : Ur-gunea
- Distantzia9.2km
- MugikortasunaOinez
- Iraupena3h15
- ZailatasunaErtaina
Nola etorri?
Ibilbideari buruzko xehetasunak
Ibilbideari buruzko xehetasunak
- Urkoitik Lapeyreren ibarxkara
Urkoiko pilota plazatik abiatzean (85 m), jautsi karrikatik eta itzul segidan ezker aparkaleku handiaren bazterretik, eta zoaz errepide ttipitik. Lehen bidegurutzean (Xomindea), hauta ezkerreko bidea errekaren bazterretik ibiltzeko. Patar zuta aitzin, utzi errepidea eta iragan ezazu eskuineko xeila metalikoa, eta zoaz errekaren ezkerreko aldeko bidexkatik. Hondakin baten ondotik, segi ibarrean gora doan bidexkatik. Oihanean, Y formako bidegurutzean, hauta eskuineko bidexka. Ur-jauzi baten gainaldean xendra batek segida hartzen du. Xeila baten ondotik, ezkerretik igaten segitzen du uraren eskuineko aldetik, eta zati lohitsu batzuetatik iragaten da (ur-bilketa).
- Lapeyreren ibarxkatik Iramaldako lepora
Lapeyreren ibarrean, hel zaitez bidegurutze batera (236 m) ur-hodi bateko begi zenbaiten artean: ez joan ez ezkerreko (ibia) ez eskuineko bidetik, eta segi zuzen erreka bazterreko xendran. Oihana pixkanaka argitzen da. Elektrika zutabearen heinean zeharka ezazu lurbidea eta egon pareko xendra belartsuan. Oihanetik kanpo, segi ibarrean gora igaten ezkerrean duzun xendra goxotik. Linea elektrikoaren azpitik sigi-saga igaten da leporaino.
- Iramaldako lepotik Urtsubehere bordara
Iramaldako lepotik (397 m) Baigura ikusiko duzu; ez joan errepidetik baina hartu ezkerreko bidea, eta 50 m-tan den bordan, itzul ezker lurbide onean. Urtsuko mendebaldeko mazelan gora doa eta ikuspegia zabaltzen hasten da. Gorago borda eder baten beheretik iraganen zara zati horizontalean (Pilotaxilo – 460 m), bista ederra ukanen duzu Baiguratik ozeanoraino. Hesiaren bazterretik iragan zaitez eta segi ibar basara jausten den bidexka bakarretik. Ez joan ezkerretik heldu den bidexkatik, iturria iragan ezazu eta igan poliki bidegurutzeraino.
- Urtsubehere bordatik Gillamuren etxaldera
Urtsubehere bordako bidegurutzean (438 m), jautsi paretik 50 m-tan, eta bihurgunea pasa ondoan hartu ezkerreko xendra, irtengunea osatzen duena. Ikuspegi ederra bada Hazparneko auzoen gainera, kasko baten itzulia egiten du.
Xendra iratze-pentzean ateratzen delarik, egon arras eskuin den xendran eta jauts malda zuta laugune belartsura. Istant batez igan zaitez oteen artean, eta hel zaitez T formako bidegurutzera: segi eskuin bide zabaletik. Euskal arkitekturako lau etxeetara heltzean, iragan 20 m eskuin eta segidan itzul ezkerreko errepidera.
- Urkoira itzultzea
Bide mundrunatua Gillamuren etxalderaino jausten da (265 m): itzul zaitez bi aldiz eskuin aterpearen aitzinean eta jauts xendra belartsutik. Lurrean den etxe baten heineko Y formako bidegurutzean, hauta ezkerreko bidea. Jausten segituko duzu beste etxalde bateraino, eta han bide mundrunatua segi ezazu ezkerrean. Joatean igan zenuen ibar zolara helduko zara, eta errepide ttipi horretatik jauts zaitez Urkoiraino.