Intxuriste Aterei - Licq

Itzulia, Oinezkoa

Atharratzetik hurbil, Athereitik abiatuz, itzuli hau Pirineoetako behereko mendixketako bat da. Baratzalgeko kaskora igotzeak saristatuak izanen diren indarrak eskatzen ditu hegoalderuntz pasatzerakoan, Basabürüko mendiak agertzen baitira. Urrunago, bidexkan eta ondotik plazer egiten duen bista zabaleko Intxuristeko mendi tontorrean segitu. Hortik hurbil, lur meta eta harrespilek frogatzen duten bezala, protohistoriako artzainak hortik pasatzen ziren. Bide zaharbaten bidez, herrira goxoan itzultzen ahal da. Goratasun aski apalekoa bada ere, ibilbide honek gaineko mendilerroak laino pean direlarik bide menditsu batean paseatzea ahalbidetzen digu.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : LICQ-ATHEREY
  • Igoerako desnibela : +595m
  • Equipements et services : Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)
  • Distantzia10.1km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena3h30
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

Atharratzetik, Ligi-Atherei, Larraine/Santaziko bidea hartu. Hauzeko bidegurutzearen ondotik, Athereiko bidea eskuinean hartu eta "Ühaitza" zeharkatzen duen zubia pasatu. Autoa plazako aparkalekuan utzi.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Hauzeruntz

    Zubi berria zeharaktuz, Ligi / Larraine departamenduko errepidera iritsi. Atharratzeruntz ezker hartu eta 200m haratago, Hauzeruntz doan eskuineko bide txikia hartu. 300M egin eta, bide nagusia utzi eta goiti doan pist hartu. Etxe baten saihetsetik pasatzen da.

  2. Bidegurutzea

    Ezker hartu eta traktore pista kilometro batez segitu. Lehen bidegurutzean, malda gaitza duen eskuineko bidexka hartu. Oihanetik ateratzean goxoago bilakatuko da eta agerian Hauzeko herri gainera arte bidexkan segitu.

  3. Baralzageko lepoa

    Hauzetik heldu den bidea berriz lortzen dugu goiti doan eskuineko traktore pista. Hartu, oihanpe batera sartzeko. Batzuetan, agerian da. Lepo azpian, eskuin hartu (malda pikoa). Baralzageko lepoa pasatu eta eskuineko bide horizontala hartu. Pentze baten saihetsetik pasatzen da.

  4. Tontorrera igotzea

    Eskuineko bidexka hartu. Arbol batzuk pasa eta ondoko bidegurutzean, eskuin hartuz bidexka nagusi horizontala utzi. Bidexka hau, tontor zabal batetara iristeko igoko da. Ezker hartu harkaitz zutze osatutako tontorreruntz. Honen azpian pasa. Ordoki baten ondotik, bidexka tontor panoramiko batera iristen da. Ondotik, mendibizkarra jausten du. Hesi bat pasa eta traktore pista hartu. Bidegurutzean, eskuin hartu, ordokia, bihitegi bateruntz.

  5. Etchapia borda

    Bordaren pista segitzerakoan, oihanera sartzen den bidexkahartu. Beste bidexka batera iritsi eta, jausteko ezker hartu eta aparkalekura heltzeko, igotzerakoan hartu duzuen bidea segitu.

Helmuga