Harriondo

Itzulia, Oinezkoa

Iparlako mendilerroaren zolan, ibilbide honek Harriondo mendigunera igotzen den ibiltariari paisaia ederrak eskaintzen dizkio: alde batetik, Baztango ibarra, Itsusiko Harriekin; bestetik, Aldudeko Errobi ibarreko sartzea. Ibilaldiaren punturik gorenean, ibiltariak seguraski manex artaldeak (tokiko ardi arraza) ikusiko ditu. Gainera, borda hondatuen artetik pasatuko da, menderen mende iraun duen artzaintzaren lekuko. Bidarraiko herrira itzultzean, oihan bat zeharkatuko du, eta Frantziako Estatuan arras gutitan ikus daitezkeen ametz mota eder batzuk ikusiko ditu.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : BIDARRAY
  • Igoerako desnibela : +504m
  • Equipements et services : Komunak
  • Distantzia7.8km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena4h
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

Ibilaldiaren abiapuntua Bidarraiko herriko plazan dago, trinketearen eta Iparlan jatetxearen parean.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Herritik lehen mendixketara

    Herriko plazako aparkalekutik, Menditarrena landetxearen eskuineko errepidea hartu, GR10 bidean. 100 m urrunago, hartu pixka bat ezkerrera igotzen den errepidea. Pasatu eskuinaldean dagoen landetxe bat, eta, errepidearen bukaeran, kanadar pasabide baten ondotik, lur gorriko bide zabal batean ibili. Igoera laburraren goiko aldean, utzi zuzen doan bidea eta joan ezkerrera patar zutean igotzen den bidexka harritsu zabal batetik. Bidea hertsiago bilakatzen da gero, eta ote-larre batetik jarraitzen du; azkenik, bidegurutze baten heinera iristen da.

  2. Laxoko leporantz

    Joan eskuinera, hildako zuhaitz baterantz. Bidexkak mendi mazelatik jarraitzen du, harantto basati batean. Leku harritsu bat zeharkatu eta haranttoaren barne-barnera iritsi. Orduan, erreka zeharkatu. Zenbait leku harritsu zeharkatzen dituen bidexkatik jarraitu. Iratzez beteriko gailur borobildu batera iritsi. Orduan, bidexka bitan banatzen da. Joan eskuinera, bidexka aski lautik. Hortik segitu, pentze belartsu baten ingurura iritsi arte. Han, haritz ederrak eta borda bat daude. Laxoko lepoan zaude.

  3. Azken igoera

    Ezkerretik igo, ote-sasien bazterretik. Gero, bidexka berriz laua bilakatzen da eta pentzearen gainaldetik pasatzen da. Bide mundrunatu baten bukaerara iritsi, eta ezkerrera hartu igotzen hasteko. Bidexka zabal horretan ibili, 400 m baino gehixeago, soropilezko ordoki batera iritsi arte. Honen erdian hondakin multzo bat dago. Biratu ezkerrera, hondakinetarantz joateko. Hondakinen eskuinetik pasatu, mendi mazelatik doan eta agerikoa den bidexka batera iristeko. Erne egon eta seinaleei jarraitu.

  4. Artzain bidexka zahar batean

    Ibilbideak bidexka harriztatu arras eder batetik jarraitzen du, lehenago pasatako haranttoaren gainetik. Buruzuneko lepora iritsi, eta GR10 bidera iritsi. Joan ezkerrera, Bidarrairantz. Segitu gailur borobilduan ezkerretik. Hondakin bat pasatu. Gero, beste mendi mazelara joan, harri mokorren arteko pasabide batetik. Bidetik jarraitu, Pagalepora iritsi arte. Orduan, zuzen jarraitu, oihanpean sartzen den eta agerikoa den bidexkatik. Haritz oihana zeharkatu, zuhaitz gutiagoko eremu bat ere, eta berriz ere oihanpe batean sartu. Jaitsiera bukatu, eta baserri baten gainaldean den pentze bat aurkitu.

  5. Bidarraira itzultzea

    Pentzearen eta baserriko eraikinen artetik joan (animaliei eta baserritarrari ahal bezain traba gutien eginez). Eskuinerako bihurgunea segi maldan behera, joan ezkerrera, Bidarraiko aparkalekura itzultzeko.

Helmuga