Hargibel

Joan-etorria, Itzulia, Oinezkoa

Banka eta Urepele bezala, Aldudeko herria ibarraren behealdeko –batez ere Baigorriko– familietako haurrik gazteenek eraiki zuten. Aldudeko herriaren jatorri etimologikoak –“Altueretarako bidea”– ederki erakusten du ibilbidearen nondik norakoa. Hasierako igoeraren ondotik, bideak Aldudeko Errobi ibarraren gainaldetik jarraitzen du, pagadien eta iratzalekuen artetik. Pixkanaka-pixkanaka, mugaren bi aldeetatik segitu, eta ibilaldi honi xarma berezia ematen dioten Hargibel eta Harrikulunka mendi arrokatsuetara iristen da. Itzulerako bidea, bukaeran, ez da oso maldatsua. Gainera, pago ederrei esker, aski itzaltsua da, eta, aldi berean, paisaia ederrak ikusteko aukera ematen du.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : ALDUDES
  • Igoerako desnibela : +690m
  • Equipements et services : Komunak
  • Distantzia11.5km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena5h
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

Ibilaldiaren abiapuntua Aldudeko elizako aparkalekuan dago.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. "Berdaritzeko lepoa


    Joan Herriko Etxearen eta elizaren arteko errepidetik. 200 m urrunago, joan eskuinera. Poliki ibili, errepide horretako igoera arras zuta baita bide bilakatzen den arte. Eskuineko lehen bihurgunean, bidetik jarraitu. Oihan mistotik ateratzean, iratzeleku bat dago, eta hortik Aldudeko herria ongi ikus daiteke. Hiru bihurgune pasatu ondoan, joan eskuinera, pagadi batean sartzeko. Pagadi eder honetan igoera ez da hain patartsua eta oso atsegina da. Lekuka, ahabiondoek lurra estaltzen dute. Oihanetik ateratzean, Berdaritzeko lepora iritsi.

  2. Belaungo lepoa



    Berdaritzeko lepotik, joan ezkerrera, bide belartsu batetik. Pagoen artean, joan ezkerrean dagoen lehen bidetik. Bidea laster zabaltzen da iratzeen artean. Pixka bat urrunago, joan ezkerrera, pagaditik urruntzeko. Hesi batek bazterkatzen duen bide batera iritsi. 50 m geroago, biratu eskuinera, beste bide belartsu bat hartzeko. Korrale baten ondoko patarrean, joan zuzen. Ondotik, tontor-lerroaren itzulia egiten duen eskuineko bideari jarraitu. Bazkaleku baten ondotik, lepo oihantsu baten heinean, joan eskuinera. Jaitsi Belaungo lepora. Harri-hormazko korrale bati esker ezagut daiteke.

  3. Hargibel eta Harrikulunka

    Igo eskuinera, oihanerantz. Igoeran, pagadi ederrak eta iratzelekuak aldizkatzen dira. 1 km urrunago, Eihartzako lepora iritsi. Ezkerretik datorren errepide baten bukaerari esker errazki ezagut daiteke. Lepo horretatik, joan-etorria egin daiteke Hargibeleko gailur arrokatsuaren oinean dagoen Harrikulunka ikusteko. Horretarako, igo zuzen arroketarantz. Pixka bat gorago, egon eskuinaldean, bidexkatik kanpo, betiere gailurraren azpiko arroketarantz. Gailurretik 50 m-ra, Harrikulunka dago.

  4. Errepide zatia

    Ikuspegi ederraz gozatu eta Harrikulunka mugitzen entseatu ondoan, itzuli Eihartzako lepora, ibilbide beretik. Eihartzako lepoan, jaitsi eskuinera, errepidetik, lehen bihurgune gaiztoraino. Errepidetik atera eta ezkerreko bidea hartu. Belaungo lepoan, jarraitu eskuinerantz jaisten. Beherago, lehen pagoetan, joan eskuinera. 400 m urrunago, errepide batera iritsi. Joan ezkerrera, eta utzi eskuinerantz jaisten diren bi bideak. 1 km ibili ondoan, beste errepide perpendikular batera iritsi.

  5. Elizara itzultzea

    Errepide horretan, joan eskuinera. 30 m ibili ondoan, errepidetik atera eta ezkerreko bidexkatik jarraitu. 30 m geroago, bidexka utzi eta joan ezkerrera, guti ikusten den bidexka batetik jaisteko, zuzen, iratzeen artetik. Oihan burura iritsi. Hor, bidexka diskretu, hertsi eta itzaltsu bat hasten da. Beherago, beste bidexka bati lotzen zaio. Orduan, joan eskuinera. Oihanetik ateratzean, xeila bat ireki eta hetsi, eta joan ezkerrera. Bigarren xeila bat ireki eta hetsi. Eskuinera joan, elizara itzultzeko errepidetik.

Helmuga