Haranbeltz eta Soihartze

Itzulia, Oinezkoa

Ibilbide eder honek aukera ematen du Donejakue bidearen 5.500 km-etako zati biziki ttipi bat ezagutzeko. Donejakuera daramaten hiru bidek –Tourseko bidea, Vézelayko bidea eta Puyko bideak– kilometro batzuk lehentxeago bat egiten dute, Xibaltarreko bidegurutzean. UNESCOk 1998tik gizateriaren ondare izendatu duen bide zati horretan, Soihartzeko eta Haranbeltzeko bi kaperak bisitatzen ahal ditu ibiltariak. Lehena, Mariari eskainia, 1845ean eraiki zen, sute baten ondorioz desagertutako ermita zahar baten ordez. Bigarrena, San Nikolas kapera, Haranbeltzeko auzoan, dago. Sortze data ezezaguna zuen priore-etxe baten mende zegoen, nahiz eta idazkiek 1059an eraikia zela adierazten duten. Hiru puntako ezkila dorre bat duen eraikin eder hori behin baino gehiagotan arraberritu dute mendeetan zehar.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : ORSANCO
  • Igoerako desnibela : +385m
  • Distantzia13.6km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena5h
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

Ibilbidearen abiapuntua Ostankoako herrian dago, pilota plazan.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Soihartzeko kapera

    Pilota plazatik, hartu elizarantz doan errepidea. Jaitsi, bide-adarkatze batera iritsi arte. Joan eskuinera. 400 m geroago, bidegurutzean, ezkerreko errepidea hartu. Errepide honen bukaeran, hartu eskuineko bidea. Xeila ireki eta hetsi. Pentze bat zeharkatu gaineko aldetik, eta bigarren xeila pasatu. Oso agerikoa ez den bidetik segitu. Bide-adarkatze batera iritsi, eta, hor, joan ezkerrera, patar eztian gora. Bideari jarraitu, lehenik zuhaitzek estali gabeko mendi mazela batean, eta gero pentze batean, Soihartzeko kaperara iritsi arte.

  2. Eta San Nikolas kapera

    Kaperatik, joan orientazio-mahaira eta jarraitu GR65 seinaleei. Bide harritsutik jaitsi, eskuinetik heltzen den bide zabal batera iritsi arte. Segitu zuzen. Oihanaren bazterretik ibili, eta joan eskuinera, Haranbeltzeko kaperarantz. Iratzeleku bat zeharkatu, bide berri batera iritsi eta segitu jaisten. Segitu bide horretatik, Haranbeltzeko auzora iritsi arte. Jarraitu errepidetik, San Nikolas kaperara iristeko.

  3. Ostankoako herrirantz

    Errepidetik atera eta jaitsi oihanerantz. Gurutze batetik bi bide abiatzen dira; hartu ezkerrekoa. Oihanpe batean ibili, bidegurutze batera iritsi arte. Orduan, joan eskuinera. Bidearen bukaeran, bide berritik jarraitu eta joan ezkerrera. Mundrunatua den bide zati bat jaitsi eta bide bat baino gehiagoko bidegurutze batera iritsi. Hor, etxola bat dago. Ibili ezkerretik, hesiaren bazterretik. Hurrengo bidegurutzean, utzi pentzearen bazterreko bidea ezkerrean, eta joan errepidetik, eskuinera. 400 m ibili, eta bidebanatzean, joan ezkerrera. Hurrengo bidegurutzean, segitu zuzen. Errepidea jaisten da, eskuinerako itzulia egiten du, eta horren bukaeran harrizko eskultura bat dago.

  4. Landan barna

    50 m lehenago, hartu eskuinera eta bidexka ttipi batetik ibili, astigar batzuen azpitik. Bidea berehala lotzen zaio errepide bati. Orduan, joan ezkerrera. Baserri baten heinera heltzean, lau xeila daude; arras eskuinean dagoen xeila pasatu. Pentzearen behealdearen bazterretik ibili, 260 m, eta gero bidea pixka bat ezkerrerantz igotzen hasten da, baina ez da oso agerikoa. Gaztainondo eder batera iritsi. Ondotik, xeila bat pasatu, eta joan eztiki igotzen den bidetik. Bidea laua delarik, bidexken bidegurutze bat aurkitu eta segitu zuzen. Jarraitu bidetik, beste xeila batera iritsi arte.

  5. Ostankoako oihanean

    Urrunago, bide bat iristen da ezkerretik. Jarraitu bide lautik. 370 m ibili ondoan, hartu bihurgune gaiztoan ezkerrera doan bidexka. Oihanpean ibili. 700 m urrunago, utzi oso agerikoa ez den bidea eskuinean, eta joan ezkerrera. Bidexka batek bidea zeharkatzen du. Ez hartu, eta segitu zuzen igoera gogor batetik. Pagadi batera iritsi. Utzi bidexka bat eskuinean, eta joan zuzen. Pentze baten bazterretik ibili. Bidegurutzearen ondotik, 400 m urrunago, xeila bat pasatu ezkerretik, igoera baino lehen. Ibili 50 m hesi baten bazterretik, eta joan pixka bat eskuinera, ibilbidearen lehen igoerara iristeko. Joan ezkerrera, herrira itzultzeko.

Helmuga