Haitzeder

Itzulia, Oinezkoa

Ibilaldia Hazparne iparrean da, eta pasaia mota desberdin franko ikusiko dituzu; etxeetatik urrun da, batean bista ederreko mendixka eztietan, bestean errekattoak iragaten diren ibarxken intimitatean. Ibilbidea herriko mendixka berdeetan iragaten da, ardien eta pottoken artean, ote eta iratze artean, eta urrunera oihanttoak eta Pirinioak ageri dira. Baina iragaten da ere erreka gordeen bazterretik, ibar basa oihantsuetan; errekak iragateko pasabide ludikoak badira. Freskura gozatuko duzu eta murru-txorien kantua entzunen. Itzuli ezin hobea tenorea ahazteko eta denbora hartzeko.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : HASPARREN
  • Igoerako desnibela : +250m
  • Equipements et services : Piknika lekua
  • Distantzia7.3km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena2h30
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

A64 autobideko 3. irteeratik ateratzean (Hazparne-Beskoitze irteera), segi Hazparnera buruz 350 m-tan, eta hortik hurbil, autobus aterpetik landa, zoaz eskuin Entseñako bidera. Bidea igaten da, auzo bat zeharkatzen eta mendixka batean segitzen (segi “ball-trap” seinaleak). Oihanetik ateratzean, Y formako bidegurutzean, zoaz ezker eta 200 m iragan ondoan, utzi autoa kasko batean (aparkalekua belarrean ezker, gune zabalean).

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Aparkelekutik Haitzeder ibarxkaraino

    Entseñako bide bazterreko aparkalekutik, aitzina zaitez bakarrik den elorri zuriraino eta hartu xendra ona, mendien aitzinean jausten dena. Lehen ordoki batetik iragaten den (ihizi-aterpea), eta oihantto baten bazterretik, otez betea. Y formako bidegurutzean, hartu eskuineko xendra belartsua; iratzeen artetik jausten da ibarxka zolara. Beherean, sartu oihanean eta xendra gurutzaketa batera helduko zara: eskuineko bidea hartu errekara heltzeko, eta igan zaitez 100 m-tan.

  2. Errekatik Haskarre gainera

    Pentze zerratua aitzin, zeharka ezazu erreka ibitik, eta zoaz seinalatua den beste aldeko xendratik. Ur bazterretik hurbil iragaten da, eta bi bihurgune laburren ondotik, ote eta elorri zuri larretik igaten (ikuspegia Urtsuren gainera). Kaskoan, laugune belartsura helduko zara (ihizi-aterpea): hartu arrunt ezkerrean den lurbidea, kasko borobildutik kurritzen dena. Hiru adarretan zatikatzen delarik, hartu ezkerrekoa. Beste bidegurutze batera helduko zara, justu mendixkaren kaskoa aitzin (ikuspuntua).

  3. Landetatik Marmau errekara

    Mendixka kaskoa aitzin den bidegurutzean, jautsi ezkerreko bidetik, ote-hesiaren bazterretik. Lehenbiziko lepo belartsuan, hartu eskuin Y formako bidegurutzean, ez gorago joateko. Bista ederreko bidea kasko borobildutik jausten hasten da eta Y formako beste bidegurutze batera heltzen: jautsi eskuineko bidetik. Beherean, haritzondo eder baten azpian, zoaz ezker bide zabaletik (“Haitzeder” seinaleak). Piknika mahaien ondotik, beste bidegurutze bat ukanen duzu.

  4. Haitzeder ibarxkaren igatea

    Ibarxka zolan, bidegurutzean, utzi ezkerreko zubia eta segi ezkerreko lurbide zabaletik (batzuetan lohitsua). 250 m urrunago, erreka batetik iragaten da (pasagune arrokatsua): 30 m urrunago, kasu egin ezkerreko xendra hartzeko (hastapenean lohitsua da), errekaren ondoan. Haitzeder ibarxka igan ezazu. Erreka zeharka ezazu ibitik bihurgunearen heinean, eta urruntxago berriz zeharka ezazu. Hirugarren ibian, ez hartu eskuineko xendra zuta eta harritsua eta egon bide nagusian, errekaren eskuinean. Joatean iragan zinen bidegurutzera helduko zara; igan mendixkara xendra beretik.

Helmuga