Erroimendi

Joan-etorria, Oinezkoa

Ibilbide hau, itxura kultural desberdinetako erakusketa bat da. Borda auzoak, eta enbor lerdendun pago oihanak San Josep keplaraino eramaiten gaituzte. 1656an Larraineko fraideek eraikia, artzainei eta bide zaharretik Done jakueko beilariei harrera egitea zuen helburu. Erreboluzioan suntsiturik, berreraikia eta berritua izan zen ondotik. Oihanetik ateratzean, Orhiko puntaren azpian, artzaingo mundua laster agertzen zaigu. Milaka aberek ola inguruko mendiak zeharkatzen dituzte. Artzain etxola horiek bizi arau zehatzak dituzte. Kasernagaina kaskoa, ibilbide honen puntu interesgarriena da, Zuberoaren gainean bista harrigarri batekin. Egiazko ekaler maila batek gaineko artzain larreak eta inguruko herriak bereizten ditu. Larraineko herriaren forma zirkularra da artzainen beharrei erantzuten baitie. Lanarentzat lur gehien baten uzteko lehen artzainek hola plantatu zuten herria.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : LARRAU
  • Igoerako desnibela : +870m
  • Equipements et services : Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)
  • Distantzia11.5km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena6h
  • ZailatasunaZaila

Nola etorri?

Atharratzetik, Larrainera joan. Herria zeharkatu eta autoa Irati eta Larraineko portuko bidegurutzean utzi (aparkalekua)

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Aparkalekua

    Irati eta Nafarroako bidegurutzean, herrira igotzen den ezkerrko bidexka hartu. Etxeen artean aitzinatzen da, iturridun (ur edangarria) plaza txiki batera iristeko. Eskuineko karrika txikia hartu eta « Carricaburu » ostatu aitzinean pasatu. Zuzen goiti joan eta pareta artean pasatzen den traktore bidea hartu. Lehen bi bidegurutzeetan ezker hartuz, pista nagusian egon. Borda batean aitzinean pasatu eta igotzen den pistan egon.

  2. Iralekuan

    Bidexka, pista bidegurutzean atzematen da. Iralekuan eskuin hartu. Eskuinean hartzen dugun pistara arte goiti doa. Ur dorre aitzinetik pasatu. Pista naturalki belartsua da.

  3. Bidexka

    Pista ordoki ageri batera iritsi aitzin, bihurgune batean den bidexka hartu. Urrunago bukoikoa bilakatzen den bidexka hartu. Pista batera iritsi eta metro batzuentzat eskuin hartu.

  4. San Josep kapera

    Ezkerreko bidexka hartu. Oihanetik pasa eta goxoan goiti joan. San-Josep kapera aitzinetik pasa, eta pista bakarra segitu. Oihanetik aterako da larre handietara iristeko.

  5. Erroimendiko gurutzea

    Pista utzi eta ezker hartu. Ezkerrean lepo txiki bateruntz joanez bidexkatik kanpo goiti joan, Kasernagaina kaskoruntz. Laster, bidexka zahar bat ardi xendren artean agertzen da.

  6. Lepo txikia

    Bidexka utzi eta eskuin larrean goiti joan, mazela largoari segituz (ebidente eta aski laburra).

Helmuga