Erretzü

Itzulia, Oinezkoa

Ühaitza ibarreko ekialdean, Maule eta Atharratzeri lerrokaturik, mendixka desberdinak Mendebaldean den Arbailetako mendigunea, Hegoaldean Auñamendi kaskoarekin Pirineoetako mendilerro harrigarria parean ditu. Erretzüko kaskoak, lerrokatze horren muturra markatzen du. Toki horrek, Biarnoko eta Basabürüko mendien gainean panorama ederra eskaintzen dio. Ibilbidea oso desberdina da. Lehenik oihanpean, erreka polit baten saihetsean aitzinatzen gara, ondotik haritz kunkusdun iralekuan segitzen dugularik. Osatzen duten iratzeek bezala, kaskoak urtaroen arabera kolorez aldatzen du, udazkenean gorri biziz estaltzeko.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : Tardets Heltzea : TARDETS-SORHOLUS
  • Igoerako desnibela : +500m
  • Distantzia10km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena4h
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

Atharratzeko plazara joan. Farmaziatik hurbil, erdiko karrikara joan eta kirol gelara arte xuxen segitu frontoiaren saihetsetik pasatuz. Autoa, bide bazterrean den aparkalekuan utzi.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Kirol gelatik abiatzea

    Itzalean eta goxo den bide txiki hori segitu. Honek Erreka segitzen du. Ezkerrean lehen bide bat utzi (itzultzeko ibilbidea izanen dena) eta xuxen jarraiki. Zubi baten ondoan, mundrunatua den bidea utzi, erreka bazterrean xuxen den lurrezko bidera joateko. Beste erreka bat ibitik iragan agerian ateratzeko. Gure ezkerrean ibilaldiaren helburua ikus dezakegu : Erretzüko tontorra. Erreka nagusia, lizar eta hurrondoen azpian, beti gure eskuinean dugu. Laster, bidexka eskuinera doa erreka baten alde gainetik pasatzeko eta bi bihurgunez bide mundrunatura iristeko.

  2. Paillet etxaldea

    Hesia hetsi. 100m urrunago, ezkerrera joan eta goiti joan. Montecorat etxalde ondotik pasatu eta 300m haratago, Urrutigoiti etxaldea gabe, eskuineko bidexkaren hartzeko bidea utzi. Gorosti azpian eta mendeetako alimaleko gaztainondo ondoan, bidexka honetan segitu. Bidexka laster agerian izanen da eta Erretzüko tontorra agertuko zaigu. Iralekuko mendi mazelako bidexkan xuxen segitu. Auñamendiko mendigune eta Biarnoko mendien gainean bista harrigarria da. Igotze txiki baten ondotik, ordoki batera iritsi.

  3. Ourgaraiko lepoa

    Ezkerrera joan eta, muino leun baten ondotik, kaskoraino doan igotzea hasi. Zuzenean goiti joan, iratzeen artean ontsa agertzen den mendi bizkarreko bidexka segitu. Aldapatsua da ! Lehen tontor batean cairn lodi bat pasa ezazue (696m-tan). 400m-tan den kasko nagusira joan.

  4. Erretzüko kaskoa

    Ezkerrerantz bidexka maldatsu eta harritsu batean jaitsi (xuxen Züztarriko leporantz ez joan). Kasu egin. Ordoki batean, haritz handia eta gero eskuin hartu. Erreka bazterrean bide mundrunatua arte xuxen segitu. Eta igotzerakoan segitu duzuen bidea aparkalekura arte hartu.

Helmuga