D'Hendaye à Irun

Bizikleta-errepide batetik iragaten den ibilbidea , Bizikleta

Etapa aberats eta aldaketa askokoa, laburra izanagatik ere. Itsasoaren handitasunetik, Bidasoa ibaiko paduren intimitatera, bidean Txingudiko badiaren baretasunaz gozatu ostean. Frantziatik Espainiara igarotzeko modu ederra da, Donejakue zubian gaindi, hau da, Konpostelara doazen erromesek erabiltzen duten zubian, izenak berak adierazten duen bezala.

Dokumentuak

Dokumentuak

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : HENDAYE Heltzea : URRUGNE
  • Distantzia9.5km
  • MugikortasunaBizikletaz
  • Iraupena3h
  • ZailatasunaErraza

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Zokoburu

    Hendaiako turismo bulegoa aurrean duzuela, Itsas Etorbidea eskuin aldera hartu. Ur zurrustak dituen biribiltxoa pasa eta aurrera segi. 300m eginik, bizikleta-bide baten hasiera (bike gorriz); hondartzaren luzera osoan segi, zuzen-zuzen. Zokoburu muturra, ikuspuntua naturgune babestu batera eta porturako sarbiderako itsasartera (informazio taula «Sentier du Littoral-Itsasertzeko bidea»). Ezker jarraitu, itsasarte ertzean; 100m ibili eta gero, ezker berriro, laket portuari jarraitzeko. Portuaren zabalgunea pasa (1,8km – Hondarribirako itsasontziaren abiapuntua) eta amarralekuen aurretik segi. Palmondo sail bitara heldurik, bizikleta-bide gorria hartu; portua uzten du, ezkerretara eginik, bi landaresiren artean. Laranjondoen karrikara heldu; aurreko espaloia hartu, ezkerralderantz, bizikletentzako bidea. Zuhaitzak (platanoak eta palmondoak) dituen Zokoburuko biribil handian, eskuin jarraitu, bizikleta-bidean («Hendaiako hiribarnerantz»). Hurrengo biribiltxoan (itsas zentroa), aurrera, Txingudiko badiari jarraitu. Badiari so, bistaleku bat, Hondarribia eta Jaizkibel aurrean. Bizikleta-bidean jarraitu, jolastoki eta badiaren artean. 400m harago, harrizko arku batzuen pean pasa gabe, eskuin hartu, badia ertzeko paseoari jarraiki. Badiaren gainean balkoi eginez doan egurrezko egitura batetik segi (poliki ibili, oinezkoentzako bidea da ere). Amaian, bikeztaturiko malda estu bat gora (labur baina pikoa) hartu eta kale batera helduko zarete. Eskuin hartu; handik 30 bat metrotara, 1923an Pierre Loti hil zeneko etxea duzue (Arrantzaleen karrika).

  2. Hendaiako tren geltokiraino

    Zuzen jarraitu, lau da orain bidea; ezkerreko lehen bi kaleak utzi (debekaturiko norabidea) eta hirugarrena hartu; Portuko karrika duzue hori. Igo ezazue eta goian, de Gaulle jeneralaren bulebarra eskuinetara hartu (auto joan-etorri handia). Trenbide gaineko zubia pasa eta berriz ere eskuin hartu (Biriaturantz). Bulebarra behera korritu, Hendaiako tren geltokiraino.

  3. Bidasoa

    Bulebarrean zuzen gora jarraitu eta gora heldutakoan, eskuin hartu, Biriaturantz, eta gero ezker Urruñarantz (eta A64). Errepide baten zubipean pasa gabe, eskuin hartu, Donejakue zubira daraman bidea. Eskuin aldeko espaloi zabalera sartu eta Espainiara pasa. Behin ibaia zeharkaturik, biribilera heldu gabe den oinezkoentzako pasabidean, kontu eginez, bulebarraren beste aldera pasa eta bizikleta-bide baten hasiera hartu (bike gorriz), lerratokiaren eta haurrentzako jolastokiaren ondoan, eta eskuinetara joan. Ezkerretara bihurgunea egiten du eta gero, Bidasoaren adar bati jarraitzen zaio (estadio baten atzetik doan paseoa).
    Errepide baten zubipean pasa eta ezker hartu, erreka baten gaineko zubitxoa, Irungo Beraun auzotik gertu. Errekaren beste aldean, berriz ere ezker hartu, bizikleta-bidearen jarraipena, Badiako bidean. Bidasoko paduretan gara orain; bizkikleta-bidea diga txiki baten gainean doa, naturgune babestu baten erdian eta hiri girotik gorderik.

  4. Behobia

    Eraikin baten hondakina eta leku lasai bat, Bidasoko uharteen erdian (informazio ohola; hegaztiak ikusteko parada, lezkadien artetik). Bideari jarraitu eta amaieran, zubixka hartu gabe, eskuin doan bide bikeztatua hartu, kanalaren ertzean (eta opiltxoak egiten dituen lantegi baten ondoan). Bulebar batera heldurik (8km), ezker aldetik hartu eta hari jarraitu, zeharkatu gabe, ezkerreko espaloian. Ford garajea pasatakoan bizikleta-bidea desagertzen da, baina espaloian segi, etxe baten aurretik pasatzean oso estu bada ere. Gero berriro zabaltzen da eta bizikleta gainean joan daiteke, oinezkoekin batera, bulebarraren ezker aldea utzi gabe. Bistaleku txiki bat, Konpentzia uharteko oroitarriaren aurrean; uharte horretan sinatu zuten, 1659. urtean, Pirinioetako Ituna (Frantzia eta Espainia arteko gaur egungo mugaren ildo nagusiak ezarri zituen) Oraindik beste 100m egin eta haurrentzako jolastoki batera helduko zarete; hor, ezker hartu, Bidasotik gertu-gertu den bizikleta-bidea. Behobia-Pausuko nazioarteko zubira darama, zuzen-zuzen, Behobiako aldean, hau da, Espainia aldean.

Helmuga