De Irun à Hendaye

Hendaiako hiribarnera joan aurretik, Bidasoaren ezkerraldean ibil gaitezke, Espainia aldean. Horrela Konpentzia uharteari segi eta ibaiko padura babestuak ikus daitezke. Frantziara itzultzeko, Donejakue zubia hartu, Pierre Lotiren etxe ondotik pasa, eta Txingudi badiari jarraitu. Behin laket portua pasatakoan, surflariak eta bainuzaleak elkarrekin ikus daitezke, Hendaiako Hondarraitz hondartza handian.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : URRUGNE Heltzea : HENDAYE
  • Distantzia9km
  • Iraupena3h

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Konpentzia uhartea

    Behobia-Pausuko nazioarteko zubiaren Espainia aldea Behobia da (600 430 – 4799 750), hortik, eskuin hartu, bizikletentzako bide bikeztatua (Bidasoaren ezkerraldea). Segituan, haurrentzako jolastoki baten ondoan, bulebarraren ondoko bidexka bat hartu, eskuin. Handik 100 metrora, bistaleku txiki batetik, Konpentzia uhartea ikus daiteke, non Pirinioetako Ituna sinatu baitzen, 1659. urtean (Frantzia eta Espainiaren arteko gaur egungo mugaren elementu nagusiak erabaki zituen). Bidasoaren eta bulebarraren arteko bidexkan segi. Kilometro bat eginik, bidexka estuago egiten da; espaloian segi (etxe baten pean), gero, Ford garajearen ondoan, berriro zabaltzen da. Oinezkoentzako pasabide baten ondoren, kanal baten gaineko zubixka bat pasa (1’5.km). Berehala, eskuin hartu, oinezkoentzat eta bizikletentzat den bide batean. Behin berriro Bidasoaren ertzean, ezkerretara hartu, babesturiko naturgunean doan bikeztaturiko bidexka.

  2. Donejakue zubia

    Eraikin baten hondakina eta toki lasaia, Bidasoko uharteen erdian (informazio ohola). Paduren artean doan diga txiki bat erabiltzen duen pasealekutik jarraitu. Bihurgune itxi bat egin eta Badiako bidea erreka baten gaineko zubixka batera heltzen da, Irungo plazatxo polit batetik gertu. Zubian eskuin egin, bi aldiz, eta erreka horren beste aldeko bizikleta-bidea hartu. Errepide bateko zubi baten pean pasa eta berriro errekari jarraitu. Bidexkaren amaieran (jolastokia), bizikleta-bidea ezkerraldera doa, bihurgune itxi batez, eta jolastokira hurbiltzen da, gero, berriro, haren goiko aldetik. Lerratokiaren ondoan, Donejakue zubiko espaloi zabala hartu eta Frantziara pasa.

  3. Pierre Loti

    Ibaiaren beste aldean, kontu eginik, auto joan-etorri handia baita, erdiko bidea hartu, «hiribarne» aldera. Hiribideak Hendaiako tren geltokiraino eramanen zaituzte). 600m harago, zertxobait gora doan bidean, ezker hartu (bidegurutze arriskutsua) eta trenbide gaineko zubia pasa. Ezkerreko lehen kalea ez hartu (debekaturiko norabidea), baina bai bigarrena, higiezinen agentzia baten kantoian. Jaitsieraren erdian edo, eskuin, Pierre Loti karrika hartu (Bixintxo eskola). Zuen ezkerretara, Pierre Loti, 1923.ean, hil zeneko etxea duzue (Arrantzaleen karrika).

  4. Hendaiako hondartza

    Oraindik beste 30m egin eta ezker hartu, bikeztaturiko aldapa piko batean behera (poliki joan). Oinezkoentzat eta bizikletentzat den bide hori, Txingudi badiaren gainean doan balkoia egiten duen egurrezko egitura ausart baten gainean doa gero. Bizikleta-bideari segi, orain parke bat zeharkatuz (jolastokia). Badiari so den bistalekua, Hondarribia eta Jaizkibel mendia aurrean dituela. Bizikleta-bidean, oraindik 900m egin. Itsas zentrora heldutakoan (biribiltxo bat), aurrera segi, bizikleta-bidean. Zuhaitzez beteriko Zokoburuko biribil handira heldutakoan (platanoak eta palmondoak), ezker, Laranjondoen karrika hartu eta 50m inguru egin; gero eskuin aldera trabeskatu (kontuz) eta bi landaresi artean doan bizikletentzako bidexka bat hartu. Hortik jarraiki, Hendaiako portuaren itzulia egin dezakezue. Portuko zabalgunea pasa (6,5.km) eta ur ertzetik segi. Amaieran (eskuinetara, aparkaleku bat dago), eskuin hartu eta Zokoburuko muturrera helduko zarete. Naturgune babestu baten ikuspuntua da, bai eta porturako sarbidera doan itsasartearena ere (panela «Sentier du Littoral-Itsasertzeko bidea»). Eskuin jarraitu, bizikleta-bide batean, Hendaiako Hondarraitz hondartza luzearen ertzean. Bizikleta-bidea amaitzen denean (9.km), segi norabide berean, hiribide nagusian. Ur zurrustak jaurtitzen dituen iturria duen biribil txikian, aurrera jarraitu eta, handik gertu, turismo bulegoa duzue, hondartzaren aurrean.

Helmuga