Château et Bidouze - Gaztelu & Bidosa

Itzulia, Oinezkoa

Biduze, Aturriren ibaiadarra, gidari ukanen duzu Bidaxune eta Akamarre herrien arteko lotura egiteko. Harrizko etxeak badira, ontzileku lauzatua eta zirga-bidea, portu ttipiak, eta lehen joria zen ibaiko merkataritzaren memoria atxikitzen dute. Erreka bazterrean, zirga-bide bukolikoak Biduzeren bazterrean bihurguneak marrazten ditu. Ur bazterrean maiz ageri dira murru-txoriak, koartzatxoak edo koartzak, eta azken urte hauetan, txirrindulari franko ere V81 bidean; maila handiko ibilbidea da, Pirinioen oinetako ordokian, Atlantikotik Mediterraneoraino. Akamarreko portuan, auzoko mendixkara iganen zara Biduzeko ibar emankorraren gainerako ikuspegiaz gozatzeko, eta gero erreka berriz atzemanen duzu, Agaramontarren gaztelutik beti ikusmenean.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • AnimaliakAnimaliak onartuak

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : Bidache
  • Igoerako desnibela : +85m
  • Equipements et services : Piknika lekua
  • Distantzia13km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena3h
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

A64 autobideko 6. irteeratik ateratzean (Peirahoradako irteera), segi Bidaxunera buruz. D19 errepidea Biduzeko ibarrera buruz jausten da. Errekaren gainetik iragaten den zubiaren ondotik, Agaramontarren jauregiaren oinetan, aparkaleku zabal bat atzemanen duzu ezker; ibilbidea hortik hasten da (piknika mahaiak).

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Bidaxuneko zubitik Biduze erreka bazterrera

    Biduze bazterreko aparkalekutik, iragan ezazu Biduze zubia, eta beste aldean zoaz eskuineko bide berdera, errekaren ezker bazterrean (Orthezeko norabidean, etxe zuri baten aitzinean). Bizikleta bide horretan segurtasun osoz ibil daiteke D19 errepidearen eta Biduzeren artean. Hogei bat minuturen buruan, bidea errepidetik urruntzen da, baina Biduzeren bihurguneak segitzen ditu laborantza-ordokian. Agaramontarren gazteluaren gainerako ikuspegiaren ondotik, bidea ezkerrera itzultzen da Biduze eta Lihuriren elkargunetik hurbil, eta bidegurutze batera heltzen 400 m urrunago.

  2. Biduzeko ibai bazterretik Akamarreko porturaino

    Biduze erreka bazterreko bideen gurutzaketan, utzi V81eko seinaleak eta segi eskuineko bidetik (zubi ttipia), beti erreka bazterrean. Aitzina zaitez alorren eta Biduzeren artetik doan bidexka harriztatuan. Bukaeran itzulinguru bat egiten du ezker eta errepide batera heltzen (ponpaketa-gunea). Ibilaldia segitu aitzin, interesgarria da mundruna segitzea 100 m-tan eskuinean Akamarreko portura heltzeko (etxe zahar ederrak eta lehengo ontzilekua Biduzera sartzeko).

  3. Akamarreko portutik Pascouauko bidera

    Akamarreko portutik itzul bide eta errepide arteko bidegurutzera eta segi pareko bide mundrunatuan. Saubat etxearen (1060.a) ondotik, utzi asfaltoa eta zoaz eskuinera igaten den bide harriztatutik. Mendixka erditsutan (89. etxea), segi errepidean, bi aldiz ezkerrera (Molièrreko bidea). Ez joan eskuineko karrikara, iragan ibarxka oihantsu bat eta jautsi aitzin (bihurgunea), arretaz ibil zaitez pareko xendraren atzemateko zuhaitzen azpian. Ikuspuntu baten ondotik (Moulié etxaldea), xendrak ezker segitzen du hesien azpitik, mendi mazelan. Hariztiaren ondotik (usotegia), bidexka mendixkan gora doa alorraren izkinan: hartu bide ona ezker, eta gero pareko errepidea bidexkaren segidan.

  4. Pascouauko xendratik Biduze bazterrera

    Y formako Pascouauko bidegurutzean, jautsi ezkerreko errepidean, “Limeceko bidea” deitzen dena. Beherean ez joan eskuinetik datorren bidetik eta segi errepidetik Castéra etxearen aitzinetik iragateko. Ondoko bidegurutzean, eskuineko bidea hartu Biduzera itzultzeko.

  5. Biduzeko ur bazterretik Bidaxuneko zubira

    T formako bidegurutzean (jadanik hortik iragan zara), Biduzeren parean, joan zaitez berriz eskuineko bide berdetik (Baionara buruz). Segi Biduze errekaren bihurgune luzea eta Bidaxuneko aparkalekura helduko zara.

Helmuga