Bistaeder

Itzulia, Oinezkoa

Frantziako herri ederrenen artean sailkatua, Ainhoak bere baserrialdeko ingurumenaren goxotasuna ezagutzera gomitatzen zaitu. Herri barneko zurbeso dirdiratsuen ondotik dator etxalde bakartiz apaindutako baserrialde lasaia. Igoaldi zorrotz baina labur batek muino eta mendi mazeletara eramaten zaitu, pottoken eta artaldeen erdian. Ondotik, agerian den ikuspegi zabaleko bidexka zoragarri batek Espainiara, Urdazuri ibarrera, Larrunera eta, urrunago, itsasbazterrerako ikuspegi zabala eskaintzen dizu. Ainhoako gainaldeetan, Atxuria piramide itxurako gailurraren parean, hiru gurutze handik Arantzetako Ama Birjinaren kaperara eramaten zaituzte, kanpoan bazkaltzeko leku ezin hobea. Hemen, euskal hilarri eder-eder batzuek zerbait ekartzen diote bistaleku paregabe honek hartzen duen alde sakratuari. Azkenean, Gurutze bidetik eta Arantzazuko iturritik jaitsiko zara Ainhoako karrika tipikoetarantz.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : AINHOA
  • Igoerako desnibela : +450m
  • Equipements et services : Ur-gunea, Komunak, Piknika lekua
  • Distantzia8.6km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena3h
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

A63 autobidean, 5. jalgibidea hartu (hego Baiona) eta D932 segitu Uztaritze eta Kanbora buruz. 15 km urrunago, Kanboko sarbidea segitu, eta eskuinera joan Ezpeletara buruz (D918). Ezpeletako jalgibidea eta 800 m urrunago, D20 errepidearekiko bidegurutzean, ezker hartu Ainhoa aldera segitzeko. Pinodieta lepoa iragan eta Ainhoan sartu (aparkalekua pilota plazatik hurbil).

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Ainhoako pilota plazatik zubixkara

    Karrika nagusi osoa igo (D20), lehen bihurgunea baino lehen bertan utzi, zuzen jaitsi, eta segidan ezker hartu. 50 m urrunago, eskuineko karrika hartu, eta aparkaleku eta errekaren heinean eskuinera igo. Ondoko Y itxurako bidegurutzean, ezker jaitsi (karrika itsua, zuzen). Errepidea gora doa. Lehen etxea iragan eta 100 m-tara, bidegurutzean, ezkerreko errepidea 80 m-tan segitu, eta berriro ezker hartu. D20 errepideraino segitu (stop). Zeharkatu, zure parean segitu, eskuin aldera jaisten den errepidean. Beherean, bihurgunearen heinean (107 m), bidetik zuzen segitu 50 m-tan, zubixka eta ibi batera iritsi arte.

  2. Zubixkatik atexkara

    Zubixka zeharkatu eta bidean segitu. 250 m urrunago, ezkerrean den bide zut-zutean igo, eta errepidera heldu, ezkerraldera igo behar dena. 200 m egin eta, kanadar xeila iragan eta gero, errepidea bertan utzi ezkerreko bidean igotzeko, eta gero bidexkan. Gorago, hesi zuzen baten ezkerreko bazterretik ibili eta norabide berean segitu kasko ttipi bateraino (389 m). Handik, ezkerrera joan tontor-lerroan, pentzera buruz jaitsi (arditegia); ezkerreko bazterretik ibili, eta, behereko aldean, atexkarantz.

  3. Atexkatik Arantzetako Ama Birjinaren kaperara

    Atexka iragan eta, bidean ibili, ezker aldera segituz. Etxalde baten (Erremuntenborda) sarbidea (zurezko 2 zutabe gorri) zure eskuinean utzi, eta zuzen igotzen segitu. Patar-erdian, Erremuntenbordaren eta zure gainean den tontor-lerroaren artean, bidexka nagusia utzi, ikuspegi zabaleko bidexkan ezkerrera joateko. Pagadi ttipiaren heinean, bidexka pago loditik hurbil pasatzen da. Horrela segitu, zure ezkerrean kokatutako 3 gurutze zuri handiak baino gorago iritsi arte: gurutzeetara joan (GR10 ibilbidearen seinale gorri eta zuriak), eta Arantzetako Ama Birjina kaperara iritsi.

  4. Arantzetako Ama Birjinaren kaperatik Ainhoara

    Kaperaren eskuinaldean, bide harriztatuan jaitsi. Arantzazuko iturriaren aitzinetik pasatuz, bide harriztatua segitu (Harkaitzaren Ama Birjina, zure ezkerrean). Errepide ttipi bat aurkitzen duzularik, eskuinaldera joan. Lehen bidegurutzean, ezkerreko errepidetik jaitsi, eta arno liga koloreko gurutzearekiko bidegurutze zabalera heldu arte segitu: ezkerrera joan eta, handik 30 m-tara, oinezko karrikan sartu, birziklatzeko edukiontzien eta Denen Etxearen artean. Karrika nagusira iristen den karrikartea igo (D20), non eliza eta pilota plaza aurkitzen dituzun.

Helmuga