
Bartas d'Etxepette / Etxepetteko bartak
Itzulia, Bide Gorri batetik iragaten den ibilbidea, Oinezkoa, Bizikleta, Mendiko bizikleta
Ibilaldi hori denek egin dezakete; Aturri bazterrean hasten da, Ahurtiko lehengo arrantza-portuaren heinean. Mailadun ontzileku lauzatua ikusiko duzu, ontziak kargatzeko eta kargaz husteko egina zen, Aturri mareen arabera jausten eta igaten baita. Leku historikoa da, izokin eta kolaka arrantzaleen lekua.
Aturri bazterrean goxoan ibili ondoan, ibilbidea ibaitik urruntzen da eta Aturriren ibaiadar sekretua den Ardanabia errekara heltzen, zuhaitzen azpira eta urak har dezakeen oihanera, hots, Etxepetteko bartetara. Gune natural sentsiblea da eta originala, non biodibertsitatea nasaiki bizi baita: lirio horiak, nenufarrak, sahatsak, platanoak eta haltzak, koartzatxoak eta koartzak, igarabak eta apoarmatu istilzaleak. Zernahi gauzaren behaketa egiten ahalko duzu, gainera, Natura 2000 europar programak Ardanabia errekaren beheko ohea Europako lehentasunezko gune izendatu du.
Dokumentuak
Dokumentuak
Argibideak
Baliagarriak
Argibide baliagarria
- Abiatzea : URT
- Equipements et services : Piknika lekua
- Distantzia5km
- MugikortasunaOinez
- Iraupena1h40
- ZailatasunaOso erraza
Nola etorri?
Ibilbideari buruzko xehetasunak
Ibilbideari buruzko xehetasunak
- Ahurtitik Istiahiaura
Ahurtiko portutik, Aturriren parean hartu zirga-bidea ezker (bide mundrunatua). Ibaiaren beste bazterrean Montpellier gaztelua bada. Iragan zaitez lehengo arrantza-dibidietaren ondoan eta zoaz zuzen ibai bazterretik. Le Sablot uhartearen heinean (lur-muinoa), utzi ibaia eta joan ezker bidexka mundrunatura (xeila). Bigarren xeila iragan ondoan, kasu eginez zeharka ezazu D261 errepidea eta zoaz pareko Hilloteko bidera (mundrunatua). Hillot etxea iragan ezazu, eta ibil zaitez platanoen azpitik, bide puntaraino.
- Ardanabi bazterrean
Errepidea Istiahiau etxean gelditzen da (landetxea), Ardanabi erreka bazterrean. Eta orain zoaz ezker, bide onean, ur bazterretik. Trenbidearen azpitik iragan ondoan, ez zeharkatu eskuinean duzun metalezko zubixka baina segi zuzen erreka eskuinean duzula. Gero zubiaren gainetik iragan zaitez, eta bidegurutzera helduko zara.
- Ahurtira itzultzea barten bazterretik
Platano ohargarri batek eta 2. km-aren mugarriak bidegurutze bat seinalatzen dute: utz itzazu zirga-bidea eta erreka eta segi ezkerreko bidexka (hastapenean lohia bada). Zuzen ibil zaitez landaretza joriko oihan hezearen hegitik. Puntan, egizu itzulinguru bat eskuin/ezker, eta segi bidexka zabalagotik, arroila bazterrean. Gero bidexka pentze baten eskuinetik iragaten da eta Pé de la Vigne auzora heltzen: ibil zaitez pareko errepidean Ahurtira itzultzeko. Kasu eginez zeharka ezazu trenbideko bidegurutzea (eskuineko espaloitik) eta portutxora itzuliko zara.