Aritzakun

Joan-etorria, Mendiko bizikleta

Ibilaldi eder honek Aritzakungo herri abandonatura darama. Itsusiko Harri ikusgarrien eta Irubelakaskoaren artean kokaturik dago Aritzakun. Herri horretan, 1950eko hamarkadan, 35 bizitegi zeuden. 80ko hamarkadatik goiti hustu zen bereziki. Gaur egun, herria arras ongi zaindua da, eta etxe batzuetan oraindik ere jendea etortzen da udako sasoian, oporretara. Ibiltariak lasaitasuna aurkituko du Aritzakungo ingurune berezian.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : BIDARRAY
  • Igoerako desnibela : +255m
  • Distantzia11.7km
  • MugikortasunaBizikletaz
  • Iraupena1h
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

D918 errepidean, Errobi ibaiaren gaineko zubia zeharkatu, Bidarraiko herrirantz. Zubia pasatu ondoan, joan eskuinera, "Atekagaitz" norabideari jarraituz. Ondotik, hartu lehena eskuinera, eta Baztango erreka zeharkatu beste zubi baten gainetik. Errepide horretan egon, trenbide baten heinean dagoen beste zubi batera iritsi arte. Zubia zeharkatu, eta joan ezkerrera, igotzen den errepide hertsi batetik. Jarraitu errepide bihurgunetsu horretatik, eta 3,5 km egin. Aparkalekua hor aurkituko duzu.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Lehen zatia

    Aparkalekutik, hartu azkar jaisten den bide mundrunatu bat, eta 500 m ibili. Baztango erreka zeharkatu, zubi gainetik. Etxe baten ezkerretik joan, eta segitu oihanpe eder batean sartzen den bide zabaletik. Bidea errekaren gainaldetik pasatzen da, eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu Itsusiko Harrietara. 3,5 km ibili ondoan, bide-adarkatze batean, joan ezkerrera. 1,8 km ibili, errekaren eta pentze batzuen bazterretik. Bidegurutze batean, joan eskuinera, errekara iritsi eta hura zeharkatu. Harresi apal bati jarraitu eta herri abandonatura iritsi.

  2. Bigarren zatia

    Iragan ezazu herria, utzi bi etxalde ezkerrean, eta hartu eskuin zubixkatik pasatzeko. Itzulera bide beretik egiten da.

Helmuga