Photo
Photo : © Valentin

Bidaxunerria

Bidaxun

Aturri ibaiaren hegoaldean kokaturiko Bidaxuneko eskualdea gaskoi eta euskal kulturen bidegurutzean dago. Eskualde honi Xarnegu ere deritzo, mestizaia erran nahi duena. Ibai eta erreka eremua da, eta hegoaldera sartzearekin haranak eta muinoak agertzen doaz. Zerumugan, Nafarroa Behereko eta Zuberoako mendiak dira ageri.

Bidaxunerriko zenbait herri

Bidaxune 

Bidaxune Biduze ibai bazterrean egonik naturalki itzuli zen ibai bidezko merkataritzara. Bidaxuneko zain urdineko harri zuri ospetsua saltzen zuten bereziki. Aldarrizko portua Gixune eta Akamarrekoak bezalakoxea da: Atlantikoko itsas gora beheren fluxuak kudeatzeko aukera ematen du.

Turismo harrera gunean, karrika nagusiko etxe ederrak, baita erronda bide zaharra eta Agaramondarren gaztelua ikusteko ibilbidea emanen dizuete. Erdigunetik kilometro gutxira, Donapaleurako bidean, Agaramondarren zubian goxoki bazkaltzeko eta oinak uretan bustitzeko leku atsegina duzue.

Burgue-Erreiti eta Erango

Photo
Photo : © OT Adour

Bi herri hauetatik igarotzen da Frantziako Tours-etik datorren Konpostelarako bidea (GR 653), ondotik Donapaleu eta Donibane Garazira joateko.

Burgue-Erreitiko Donajakue eliza Erdi Aroan eraiki zuten eta XIX. mendean berritu: ondoan dituen Biduzeko zubi eta errotarekin multzo ederra osatzen dute.

Erangoko herriko etxeak, beilarien ostatatzeko aterpe bilakatu du XIII. mendeko Bourthaire baserri zaharra. Aldean, eliza ere ederra da, Burgue-Erreitikoaren antzekoa. 

Agaramondar dukeen gaztelua

Erdi aroko istorioak 

XI. mendean, Agaramondar jaunek Burgue-Erreitiko Moulary muino gainean gotorleku bat eraiki zuten. XIII. mendean Nafarroako erregeak bere egin zuen eta gero Ingalaterrakoak. Orduan, Agaramondarrak Bidaxunera aldatu ziren. XIII. mendetik aurrera, gotorleku bat eraiki zuten Landetatik, Biarnotik eta Nafarroatik zetorren oro zaintzeko kokapen ezin hobean. Mendeetan zehar, gazteluak erasoak eta suteak jasan zituen, bereziki 1523an Karlos V.ak Orangeko Gillermoren agindupean burutu zuen erasoaldia. 

Zorte oneko garaiak 

Agaramondarren gaztelua behin eta berriz biziki laster eraiki zuten, eta Agaramondarren belaunaldi bakoitzak bere ekarpenak egin zizkion eraikinari. XVI. mendera arte gotorlekua zena, XVII. mendean oporretarako etxebizitza bilakatu zen: laranjategia, lorategi zoragarriak, zalditegiak, bankete bikainak... Ordurako ospea irabazia zuen !

XVI. mendean, Agramondarrek txapela gorriko 2000 Nafar zituzten eurekin, eta Frantziako Erresumako duke eta dukesak handiki errezibitu zituzten. Mende horren bukaeran, oinordeek Versailles-en zituzten begiak eta Bidaxune utzi zuten Frantziako Gorteetara joateko. 1796an, hutsik zegoenean zorigaiztoko sute batek gaztelua suntsitu zuen.

Biduze ibarra menperatzen duen lekuan, Erdi Aroko gazteluaz dorre nagusia besterik ez da gelditzen. 

Bidaxuneko gazteluaren bisita 

Orain hamar bat urte biziki kaltetua izan zen ondasun zoragarri horren zaintzeko Euskal Hirigune Elkargoak inbertsioak egin ditu eraberritze lanen egiteko eta bisitak segurtasun osoz egin ahal izateko. Agaramondarren gaztelua bisita gidatuentzat bakarrik irekitzen da.

Bénédicte bertako kontalaria da. Lekuaren historia gorabeheratsua kontatuko digu eta ongi irudikatuko dugu zer nolako handikerian bizi ziren garairik oparoenetan. Dorre nagusiko erronda bidetik ere igo gaitezke, eta gailurretik 360°ko ikuspegia izanen dugu Pirinio eta Landetara. Bidaxuneko gaztelua bisitatzeko ordutegia hemen (lien SIT) 

GEHIAGO JAKIN