
Izura-Azme : Santiago de Compostelara bidean
Izura-Azme
Izura-Azmek Donapaleu iparraldean eta Donibane Garazi hegoaldean ditu mugakide. Ipar Euskal Herriko herri hau, Compostelarako GR65 ibilbideko etapa nagusietako bat da.
Ikusgarriak dira herri erdiko etxe ederrak. Balio du herriaren itzulia oinez egitea. Gainaldean den Haranbeltz baselizaz biziki harro dira biztanleak. Eta Iparlatzeko lepoa ere ezinbestekoa duzue, hain ikuspegi ederra eskaintzen du-eta.
Izura-Azme ikustekoak
Herriaren historia
Izura-Azme 1841 sortu zen. Hobeki erranik, osatu zen, ezen Izura eta Azme herriak orduan batu baitziren.
“Haranbeltz” izena
Baselizaren izen osatuak bi elementu ditu: lehena San Nikolasen omenezko aipamena eta bigarrena lekuari dagokiona, Haran Beltza. Izan ere, kaperara heltzeko oihan hetsi eta ilun bat zeharkatu behar zen haranean barna. Erdi Aroan, oihan horretan menturatzen ziren beilariek orotariko ohoin eta gaizkileak topatzeko arrisku handia omen zuten.