Église de Larrau
Carole Pro

Larrañe: mendi ibilaldi eta tradizio lurra

Larraine

Ipar Euskal Herriko mendi gorenaren oinean kokaturik, hain zuzen Orhi mendi zolan, eta Holtzarteko ibilaldirako abiapuntu ohiko izanik, Larrañe mendizaleen ezinbesteko geldigunea da.

Herri txikian ibiltzea ere atsegina izaten da. Mendiko herrixka baten giroa usainduko dugu, eta arbelezko teilatuek une oro oroitaraziko digute neguan elurra izaten dela.

Udan berriz, artzainak bortüra igaiten dira ardiekin eta bertan, kaiolan, gazna egiten dute.

Ibilaldi ederrenak

Hautu ikaragarria izanen duzue: Pixtako ur-jauzia, Orhiko kaskoa, Holtzarteko zubixka eta beste hainbat leku.

Larrañen elkartzen dira ere Pirinioak zeharkatzen dituzten bi ibilbide handiak: GR10 eta HRP.

Photo
Photo : © Jérôme Borda

Orhiko kaskoa

Zuberoako gailurra: 2017 m

Ikuspegi zoragarria eskaintzen die hara heltzen direnei! Kantauri itsasotik Nafarroako lautadetara, eta beste aldean Auñamenditik Pirinio urrunetara!

Larrañeko mendatetik abia daiteke. Ertz luzea segituz iristen gara gailurrera zailtasun berezirik gabe. Joan-etorria egiteko 3 oren.

Holtzarteko zubi zintzilikatua

Erreka zolatik 180 metrotan dago.

Abiatzea Logibar aterpean egiten da. Joan-etorria 2 orenez egin daiteke eta Olhadübiko itzulia 4 oren eta erdiz.

Zubi zintzilikatua ibiltarien urratsen erritmoan mugitzen da. 70 metro luze egiten ditu. 1920an eraiki zuten zurkariek (aizkolariek) Olhadübi zeharka zezaten.

Orain, mendizale eta ibiltarien pasaia ikusgarri eta preziatua bilakatua da.

Artzainen bizia bazter basa horietan.

Artzaintzaren tradizioa

Artzaintzaren tradizioa

Mendien itxura, neurri handi batean artzaintzari zor diogu. Artaldeek mendietako larreak txukun atxikitzen dituzte.

Larrañen eta Zuberoan orohar, artzaintza ohiko jarduera da. Artaldeak bortüalat eroaten dütie: transhumantzia deritzo artaldeak mendira eramateari. Kabalak bortuetan direnean, haranetako pentzeetako belarrak bil ditzakete negurako erreserben egiteko.

Horregatik maiatz eta ekain aldera artzainak beren artaldeekin mendira partitzen dira beren olhan (etxolan) uda pasatzera. Uda osoa han igarotzen dute iraila arte.

Bortüan direno, beren olhan gaznak egiten dituzte.

Bortüko gazna

Artzainak bere etxolan egiten duen gasna da. Ardiek mendiko belarra baizik ez dute jan eta artzainaren jakituriari esker gasna horiek zapore berezia dute. 

Francis Poineau lurrik gabeko artzaina da.  Urtero, maiatz hondarretik irail hondarrera Larrañeko Ardakotxia olhan egoten da. Holtzarteko haitzarte hegian dago, 2 ordura oinez edo autoz. Bere etxolan atzemanen duzue 9etatik 13etara eta bere jarduera eta bizimodua azalduko dizkizue.

Harremana: + 33 6 70 63 77 11 - poineau@orange.fr 

Udako bizitza