Atharratze. Kakueta eta Holtzarte artean, mendi zolan. Hemen lerratzen da Ühaitza erreka. Madalenako baseliza oinean da herria, Kakuetatik 20 minutura eta Holtzarte eta Mauletik 15era.
Hemen dugu ere Agosti Xaho euskal kazetari-idazle abertzale aitzindariaren sortetxea.
Euskal Mitologia gunean topaketa harrigarriak eginen dituzue, baita Zuberoako hainbat legenda ezagutuko.
Atharratze: bastida sorgindua
Arkitektura koloretsu berezia
Plaza ederra, koloretsua, arkuz inguratua. Hauetako batzuk XII. mendekoak dira. Errekarengatik bastidako plaza hirukia da. Ezohiko ezaugarria. Etxeetako hormak jatorrizko kolorez margotu dituzte. Herri erdiko biztanleek, merkatariek, nobleek eta burgesek kolore biziak baliatzen zituzten. Eta kolore hauek maizago mantendu eta berritu behar baitziren beren eros ahalmen handiagoa adierazten zuten.
Zubero osa Akizeko diozesari lotua zitzaion XI. mende arte.
Probintzia honek gatazka odoltsuak bizi izan zituen erregularki biarnesen kontra.
1307an Mauleko Auger III.a Nafarrora ihesi joan zen Ingalaterrako erregeari men ez egiteko. "Villeneuve les Tardets” bastida sortu zuen 1299an.
Historia darie hemengo harri eta xoko guziei.
Herritik ibiltzean, halabeharrez topo eginen duzue XIX. mendeko elizarekin. Barnean urre eta arrosa koloreko erretaula handia du. Eliza 9etatik 20etara dago zabalik. Frantziako iheslarien oroitarriaren aitzinean pasako zarete dudarik gabe. Bigarren Mundu Gerlan Askapen Armadarekin biltzeko muga zeharkatzen zuten Frantziatik ihes egiten zuten erresistenteek.
Oroitarria latsagiaren ondoan ezarri zuten, Nazien okupazio garaian emazteek izan zuten zeregin funtsezkoa ere oroitarazteko. Izan ere, emazteek xuriketa lanak baliatzen zituzten “mugalariei” informazioak emateko.
Bizirik dirauen herria
Agosti Xahoren herria
Agosti Xaho, 1811ko urriaren 10ean sortu zen Atharratzen. Akademia gizona eta idazle emankorra izan zen, eta euskararen, euskal kulturaren eta herriaren defendatzaile.
Berak asmatu zuen « zazpiak bat » goiburua: zorigaitzez, gaur egun ahantzia dute batzuek. Euskara eskoletan irakatsi behar zela zioen, eta bera izan zen Euskal Herriaren independentziaren aldeko tesiak adierazi zituen lehenetakoa.
Trinketearen alde batean ikus daiteke bere oroimenez ezarri plaka bat.
2015ean gazte batzuek Prefosta elkartea sortu zuten etxe horri dagokion kultur bizia berriz emateko. Jarduera ugari antolatzen dituzte, bertako beste eragile batzuekin lankidetzan euskal kultura zabaldu eta loturak egiteko, giro atseginean.
Maiz ostiral arratsetan izaten dira ekitaldi horiek.
Bizi goxoa eta besta giro.
Erdi Aroko bastidaren plaza inguruko etxeetako koloreak lasaigarriak dira, eta inguru osoan dauden jatetxeak on-onak.
Uda hurbiltzen denean, karriketan ibili, errekan bainatu eta kanpoan bazkal dezakegu giro baketsuan.
Atharratzeko bestak gasna feriarekin hasten dira beti, agorrilaren 15aren ondoko ostegunean. Neguan berriz ihauteria garaia dugu.