Hendaiak badia babestua du. Hortaz, oporraldietan antolatzen dituzten animazio ugariei esker, Lapurdiko kostaldean oporrak familian pasatzeko norako bikaina da!
Hondartza handia
3 kilometro luzeko hondartzak hondar fina du eta malda goxoa. Horregatik Euskal Herriko hondartza seguruenetako bat da!
Surflariek ere atsegin dute, bai adituek nola hasi berriek.
Hondartzan oihal etxeak aloka daitezke eta haurrentzako jarduerak ere badaude. Udan, hondar gaztelu lehiaketak, zumba kurtsoak eta yoga saioak antolatzen dituzte.
Hondartza zainduta dago 09:30 eta 19:00 artean uda osoan, eta 11:00 eta 19:00 artean ekain eta iraileko asteburuetan.
Udan animazioak urririk:
- Zumba iniziazioa, hondartzan, astelehenetan 10:30ean
- Hondarrezko gaztelu lehiaketa, asteazkenetan, 10:30ean
- Yoga, ostiraletan,10:30ean
Surfa eta beste ur kirolak
Duen forma bereziari esker, Hendaiako badia edozein mareatan leku egokia da, eta maila guztietako erabiltzaileentzat: surfaren "pista berdea" da!
Uhainak plazer hartzeko dira, ez zaituzte izutuko.
Txingudiko badia aldiz bela kirolak eta kayak-a ikasteko oso egokia da. Baina sentsaziodun beste jarduerak ere egiteko aukera izanen duzu: ur-motoa, fly-surf,...
Bestalde, Hendaia inguruetako itsasoa zoragarria da urpekaritzan aritzeko. Irakasle diplomadunen laguntzaz, une ahantzi ezinak biziko dituzu.