Photo
Photo : © Yoni

Getaria : herri freskoa

Getaria

Biarritz eta Donibane Lohizune handiagoen artean, bien erdi-erdian kokaturik, Getaria Lapurdi itsasbazterreko herri txikiena da. Hain da txikia, non D810 errepidetik goazela, oharkabean zeharka dezakegun. Zer pena ! Karrika nagusian sartuz gero, eta herri erdia bisitaturik, itsasoko usainak erakarriko zaituzte, halabeharrez. Baina, har ezazue, halere, bisita egiteko astia.

Herri bat itsasoari begira

Un village tourné vers l’océan

Urteak igaro dira, baina portuak berdin dirau 

Antzina, arrantzale eta baleazale portu 

Lehen, Getaria  arrantzaz bizi zen nagusiki. XI eta XIX. mendeen artean balea ihizia euskal kostalde osoan egiten zen. Zaila egiten zaigu, gaur egun, balea horien getari zeuden arrantzale horien bizia irudikatzea. Balea agertzen zenean, denak prestatzen ziren eta ontzi txikietan itsasoratzen erraldoi horien ehizatzera. Zaila litzaiguke, gaur egun, halako arrisku hartzea onartzea.

Lehorreko portu txikia 

Getariako portua, Lapurdiko txikiena izateaz gain, lehorrekoa da ere; alegia, ontzi guztiak uretatik ateratzen dituzte maldan gora. Txikia denez, ontzi bakar batzuk har ditzake eta lekuak urteetarako erreserbatuak dira. Ia ezinezkoa da leku baten lortzea. Portuaren babesteko itsas harresi laburra egin zuten eta hortxe dago ere hondartza txiki bat (zaintzarik gabe).

Hondartza naturalak

Photo
Photo : © Yoni

Hondartzak 3 dira. Batzuetan ezin daiteke bertara joan, marearengatik, baina Alcyons eta Zenitze hondartzetako badia txikietan lasai egon daiteke, eta itsas beherarekin haurrek itsasoko fauna eta landaretza azter ditzakete. Itsas trikuak, karramarroak, izkirak eta beste animalia bitxi andana gordetzen da haitzetan. Ekosistema ez kaltetzeko, begiratzea besterik ez dugu gomendatzen, hunkitu gabe. Gainera, bertako biztanle horiek ez dira aski handiak itsaski plater baten osatzeko. Beraz, hobe hor bakean handitzen uztea. Kasu ! Parlementia da hondartza zaindu bakarra.

Surfa

Getariako bi uhain mitikoak mundu zabalean ezagunak dira. Eskuina: « Parlementia » Getarian sortzen eta Bidarten lurreratzen da; Ezkerra: « Avalanche » Alcyons hondartzatik hartu behar da. Eskuin eta ezker deritze uhainak hausten diren zentzuei.

Lehen surflariek jadanik ezagutzen zuten. Ospetsua da ederki hausten delako, lodia eta arriskutsua izan daitekeelako. Spot mitikoa da. Eta lodia denean Hawaïkoen pare gelditzen da. Itsasoan barna kokatzen denez, zaila da bazterretik bere neurria hartzea, baina batzuetan 5 metroak gainditzen ditu. Parlementiako eskuin bikainak surflariak hipnotizatzen ditu. 

Avalanche uhaina Alcyons hondartzako itsas harresiaren parean osatzen da, Getariako Portuaren puntan. Itsas eta eguraldi baldintza bereziekin (haizea, marea, itsaskia,...) osatzen den uhain luze eta handia da.  

Surflari aditu eta profesionalentzako uhaina da, ezen arrokak azaleratik biziki hurbil baitira eta ezjakinak ez baititu ikusten. Bizkitartean, ikuskizun ederra ematen du harresitik edo Alcyons hondartzatik.

Euskal herri bat lapurdiko itsasbazterran

Un esprit village basque sur la côte basque

Getariak 142 hektareako eremua du eta 1356 biztanle. 

Betidanik arrantzale eta laborari herri izana, 1864ean trenbidea iritsi eta itsas bainuak modan jarri zirenean Eugenia Enperadoresaren bultzadaz, Getaria turismoaren bidea hartu eta garatzen hasi zen. 

 Plaza, animazio gune nagusi

Pilota plaza: Getariako biziaren erdigunea 

Herriko etxe ederraren ondoan den pilota plazan sentitzen da herriaren euskal nortasuna. Hortxe egiten dira animazio eta elkarteen jarduera gehienak. Urte osoan bada zer egin eta zer ikusi: herriko bestak, pilota partidak, ikuskizunak eta abar. Lekuaren irudi turistikoaz at, euskaldunontzat pilota plaza gauza alai eta seriosak partekatzeko lekua da; herriko biziaren ezinbesteko tokia. Getariar orok erran du gutienez bere bizian behin « Pilota plazan ikusiko dugu elkar ! ». 

Herriko etxea: etxe ederra  

Estilo neo-euskalduneko etxea Monumentu Historiko sailkatua izan zen. Bertan ikus daitezke aitatxi eta amatxi baten zizeldurak, herriko etxeetako hormetan maiz ageri direnak, zaharrenganako errespetu eta aitortza gisa. 

Terraza: Getariako "V.I.P." ikuspegia

Muga bakarra, zerumuga ! 

Getariatik ibiltzen bazarete, Terrazatik herriko ikuspegi ederrena izanen duzue, Hondarribitik Biarritzera.  Lekua ilunsenti zoragarriak bizitzeko eta surflarien ikuskizunaz gozatzeko ezaguna da, baina meditazio eta lasaitasunerako aukera paregabeak ere eskaintzen ditu. Eguzkia sartzen denean, denbora zintzilik gelditzen den une horretan, legendazko izpi berdearen zain egon gaitezke. 

Terrazatik terrazetara 

Getariako erdigunetik hurbil denez, Terrazatik di-da batean joan gaitezke terraza alaituetara !  

Jatetxeetako sukaldaritza fina eta tabernetako giro "chic" eta modakoa ongi ezagunak dira. Hemen biltzen da jendea, itsasbazterrean pintxoak eta bertako mozkinak jateko.

Itsasbazterreko bidexka Getarian

Photo
Photo : © Yoni

Ibiltzea gustuko dutenek eskaintza ederra dute itsasbazterreko ibilbide horrekin. Bidartetik Hendaiara doan 25 km-ko ibilbide markatua herriaren behereko aldetik pasatzen da. Bidexka ez da sekulan hondarretik pasatzen, baina bai uretatik ahal bezain hurbil. Bidartetik Donibane Lohizunerako noranzkoan egiten baduzue Parlementia  pasealekutik portura eta Alcyons itsas harresira helduko zarete. Hortik bidexkak ezpondan gora egiten du eta berriz hondartzara behera, eta azkenik itsasbazterreko kontserbatorioak sailkatu Zenitzeko muinora.  

Ibilbide osoan itsasorako ikuspegi zoragarriak izanen dituzue. 

Bizi kulturala aberatsa

Une vie culturelle riche

Getari enea: arte jarduera ugari eskaintzen duen zinema 

Hainbat hamarkadaz hetsirik egon ondotik, zinema ederki berritua berriz zabalik da. Zinema areto soila baino gehiago, Getariako zinemak arte diziplina desberdinak gurutzatzen ditu, kultur esperientzia kolektiboak denen esku ezartzeko xedearekin. Lehenik saiakera zinema aretoa da. Film bereziak, ondareari buruzkoak, independenteak eta formato berezietakoak eskaintzen ditu, baita soinu sorkuntzak ere eta publiko guztientzako.

Getari Enea gaualdietan, filmen ondotik animazioak antolatzen dituzte, ikusitakoarekin lotura eginez: afari-solasak, askariak, tailerrak, eztabaidak eta abar. Eskaintza aberasten joanen da, adituek, zaleek eta nahi duen orok goza dezaten leku berritua. 

GEHIAGO JAKIN  

 

Sarraleguinea museoa 

Photo
Photo : © Musée Saraleguinea

Museoa XX. mendeko 50kadan sortu zen Georges Clément de Swiecinski zizelkariaren dohaintza hartzeko. Swiecinski XX. mendeko zuzeneko zizelkari eta potretista bikaina zen. Museoaren funtsak baditu eskulturak, zeramikak eta marrazki andana. 

Museoaren beste zati batean Getarian atzeman diren erromatarren hondarkinak ikus daitezke. Indusketak egitean gazitegi baten aztarnak eta ezohiko ehorzketa epitafe bat aurkitu zituzten. 

Hirugarren zatian, herriaren historia eta arrantza portu txikitik itsasbazterreko oporlekurako bilakaera aipatzen dira. 

Azkenik, bertako eta nazioarteko artisten obrak ikus daitezke antolatzen dituzten behin-behineko erakusketetan. Getariak beti nahi izan du bere nortasuna atxiki, baina aldi berean besteei irekitzea ere, egiten dituen hautu ezohikoekin. 

GEHIAGO JAKIN