Photo
Photo : © K Pierret Delage

Angelu : « Euskal Kaliforniar» ametsa

Angelu

Bertako izpiritua, bizi giro atsegina eta lerra kirolengatik « Kalifornia txikia » deritzote batzuek Angeluri; naturaren, kirolaren eta dinamismoaren hiria.

We all love Anglet

«EUSKAL KALIFORNIAR» AMETSA

Itsasbazter osoan hondartzak ditu, Aturri bokaletik San Martin lurmuturrera. 230 hektareako pinudi paregabearekin, naturagune handiak eskaintzen ditu paisaia kontrastatuekin. Angelun aurkituko duzue aisialdietarako eta kirolerako behar den guztia: bainatzea, talasoterapia, surfa, skate-a, yoga, golfa, bizikleta, abentura parkea, beach-volley, beach-rugby, zaldiak, pilota… Gainera, lasterka eta oinez ibiltzea atsegin dutenentzat, hiriak itsasbazterrean eta beste naturagune askotan bide berdeak ezarri ditu ! 

Oporrak Angelun pasa... eta sekulako oroitzapenak urte osorako ! Familia guztiarentzako animazio eta ekitaldiak aurkituko dituzue, eta urririk: itsas bazterreko kontzertuak, film proiekzioak kanpoan, su ziriak, surf eta muturreko kirolen nazioarteko lehiaketak, arte garaikide erakusketak kanpoan…

ITSASOA ETA PINUDIA LAGUNGARRI

Photo
Photo : © OT Anglet

Hondartza bakoitzak nortasun berezia du, eta edonork berari komeni zaiona aurkituko du !

Itsasbazterrean aurkituko dituzue ere surf eskolak, hondartzako aisialdi guneak, skate parkea, beach volley-erako eremuak, yoga eta talasoterapia. Gainera, uda partean hondartza gehienak zainduak dira! Irisgarritasun handikoak dira.

Bertara joateko oinez, bizikletaz, autobusez (joan-jilea urririk) eta autoz (aparkalekua urririk).

Photo
Photo : © OT Anglet

Angeluko birika berdea: itsas-pinuz, ametzez, isats edo zarikaz eta mimosaz osatu 220 hektareako oihana. Oihan guztiek bezala, funtsezko zeregina du, naturagune aberatsa baita eta lasterkari eta zaldunen eremu kutuna delako.

2020ko uztailaren 30eko sute larriaren ostean, neurri berriak indarrean daude.

GEHIAGO JAKIN 

MERKATUTIK PLATERERAINO

Photo
Photo : © OT Anglet

Angelun atzemanen dituzue jatetxe eta ostatu fin eta dotoreak, bertako eta urruneko zaporeak dastatzeko. Era askotakoak ditugu: merkatuetan, jatetxeak, tabernak, ostatuak, hondartzako etxolak, snack eta abar. 

Ostegun eta igande goizetan zoazte Quintaou-ko merkatura. Aste eta urte osoan zehar, Bost Kanoietako merkatu estalia eta bertako Sukaldea duzue ere.

ARTE NORAKOA

Angelu arte hiria da, kalitatezko arte programazioa eskaintzen du urte osoan: Villa Béatrix Enea etxeko Arte Garaikide Zentroan antolatzen den Arte Garaikidearen Biurtekoa – "Itsasbazterrekoa" (nazioarteko artisten obra monumentalen erakusketa kanpoan), Quintaou Aretoko ikuskizunak, Nazioarteko Surf Zinemaldiaren kanpoko proiekzioak eta Moncine zinemako filmak Hondartzan, Karrika Arteen jaialdia, eta abar … 

Uda osoan zehar animazioak urririk: gaueko merkatuak, su ziriak, zuzeneko kontzertuak, ikuskizun folklorikoak, herri kirol erakustaldiak, haurrentzako animazioak… 

Photo
Photo : © OT Anglet

Angeluko Turismo Bulegoa

GEHIAGO JAKIN