village de garris et vue montagnes
OTPB

Garruze, Erdi Aroko herria

Garruze

Garruze, Donapaleutik 3 km-ra dago. Nafarroa Behera iparraldean, Garruzeko karrika nagusia ezaguna da Erdi Aroko etxeengatik, eta uda oroz egiten den betiko feriarengatik. 

Garruzeko ikustekoak

Etxe nafarrak behatu nahi dituen orok Garruzera jin behar du, hemengoak biziki ongi zainduak izan baitira. Karrika nagusikoak ikusteko, har ezazue behar den denbora, ez zaizue dolutuko. Etxe ederrenen aitzinean azalpen zenbait ematen dituzten panelak ezarri dituzte, bereziki etxearen historia eta bertan bizi izan direnen izenak. 

Lehen, herria Compostelarako Via Podiensis bidean zegoen, gerora Donapaleutik desbideratu zen arte. 

Garruzeko Feria

La Foire de Garris

Udako azoka horrek ere herriaren ospea eraikitzen lagundu du. Lehen aldiz XII. mendean egin zen eta geroztik segitzen da. Urtero, uztailaren 31 eta agorrilaren 1aren artean Garruzen milaka abere elkartzen dira. 

Lehen eguna zaldien eguna izan ohi da. Frantziatik, Espainiatik, Belgikatik eta urrunagotik etortzen dira Garruzera zaldiak, pottokak edo mandoak saltzera edo erostera. Bigarren eguna, agorrilaren 1a, behi, xahal eta bestelakoentzat izaten da.

Eta, bistan dena, txiki eta handientzako animazioak ez dira eskas !