saint palais, en bord de la Bidouze au Pays Basque
OTPB

Donapaleu, antzinako Nafarroako hiriburua

Donapaleu

Erran dezakegu Donapaleu Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoaren erdigunean kokatzen dela.
Karriketan ibilki, ohartuko zarete errege izaerako herria izan zela eta Nafarroako Erresumaren hiriburu ere izan zela. Tradizioak zaintzen dituen herria da. Adibidez, herri kirol lehiaketa inguru zabal batean ezaguna da.
Atseginak eginen zaizkizue ere Lapiotz (Biduze) erreka bazterrak. Herria zeharkatzen duen erreka hegiak atseden hartzeko leku goxoak dira. 

Donapaleu ikustekoak

Donapaleuko Bihotzean

Au coeur du village

Biduze

saint palais, en bord de la Bidouze au Pays Basque
OTPB

Biduze (Lapiotz) erreka Arbailetako oihanean jalgitzen da. Hogei bat herri zeharkatzen eta ureztatzen ditu, besteak beste Donapaleu. Biduze erreka bazterrak freskoan egoteko, atseden hartzeko eta familian piknikatzeko leku goxoak dira. Oinezko ibilbide bat antolatu dute erreka hegien ezagutzeko. Beha itzazue ur azalean islatzen diren etxeak eta errota zaharra. 

Baxe Nafarroko museoa

Baxe Nafarroa Museoak Nafarroa Beherearen eta herriaren historia biltzen du. Bisitak hainbat gai eskaintzen ditu Nafarroa Beherearen eta Donapaleun historiarekin: historiaurrea, erromatarren presentzia, Nafarroa Behereko herri berriak, Nafarroako Kantzelaritza, Donapaleuko menda, euskal pilota, Donapaleu XIX. mendean, Compostelle-ren bideak, artisautza, arte lapidarra eta nekazaritza Nafarroa Beherean.

Museotik ez oso urrun, Justizia Jauregiaren kalea aurki dezakezu, "Nafarroako errege kale zaharra" ere deitua. Ez galdu "buruen etxea" fatxadan landutako buruengatik. Derdoy-Oyhenarten etxe noble bezala ere ezagutzen da.

Nafarroako Erresumaren hiriburu ohia

Nafarroako Erresumaren hiriburu ohia

Donapaleu Nafarroako Erresumaren hiriburu izan zen. Luzaz administrazio hiriburu izan zen, eta bere pribilegioen artean aipatu behar dugu bertan egiten ziren moneta txanponak. Pribilegio horrek 400 urtez iraun zuen. Garai hartako ondare nabarmenena "monetaren hotela" deitu monetaren egoitza da, izen bereko karrikan dena. Aitzinetik pasatzean, eraikinaren aitzinaldea ikus dezakezue.

Donejakue Compostelarako bideen bidegurutzea

Compostelarako beilarien historiak ere eragin handia du gure herrian. Izatez, herritik 4 km-ra dago Xibaltar estela. Estela horrek garrantzia handia du Compostelarako bideetako bat egiten ari diren beilarientzat. Hain zuzen, hemen elkartzen baitira Frantziatik heldu hiru bide nagusi: Tours-ekoa, Vézelay-ekoa eta Puy en Velay-ekoa. Xibaltaretik aitzina hiruek bat egiten dute, "Camino francés" deiturikoa, eta Izura, Donibane Garazi eta Orreagatik igarotzen dena. 

jardin espace chemin bideak
Espace Chemin Bideak

Donapaleuko "Chemins Bideak" gunea da Xibaltareko estelara abiatzeko lekua. Hemen ikasi ahal izango duzue ere zer nolako eragina izan duten Compostelarako beilariek herriaren garapenean. Lekua, lehengo frantziskotarren komentua zen. Osoki arraberritu dute eta inguruan lorategi zoragarriz apaindu dute, mendiak irudikatzen dituzten lur mugimenduekin.

Capucinade

La Capucinade

Urtxo errekiaren tradizioa

chefs du village en train de faire cuire les palombes au capucin
Carole Pro

Larrazkena datorrenean, euskal mendietako gune askotan bezala, uso ehizaren garaia hasten da. Uso errekiaren garaia ere. Azaro hastapenean besta eguna ospatzen dute uso errekiaren inguruan, herriko eta inguruetako jaki eta gastronomia ospetsuenak ezagutarazteko. Herriko sukaldariek zuzenean egiten dute prestaketa. Usoak erretzen dituzte, manera berezian, eta jendea anitz biltzen da jakin minez. Eta ondotik... dastatzea Urtxo errekiaren tradizioa! 

Urtxo errekiaren tradizioa

capucin, outil de cuisson pour les palombes
Carole Pro