vallee_arberoue
Carole Pro

Aiherra, Heleta, Izturitze, Bastida, Donoztiri eta Donamartiri

Arberoa Ibarra

Arberoa ibarrak paisaia zoragarriak ditu. Mendietan egon gabe, halako inpresioa ukan dezakegu, aran sakon eta muinoz osaturiko ingurune berezi horretan, eta gainera itsasbazterretik 30 minutura ez besterik. Eltzarruze, Garalda eta Abarratia mendiak ditugu inguruan eta horietatik ibilki baldin bagoaz, urrunera joanen zaigu begi bista. 

Arberoako herriak

Aiherra 

Aiherratik Izturitzerako errepidea biziki polita da. Belzuntzeko gazteluaren hondarkinak ikus daitezke, baina ezin bertara joan, jabego pribatu batean baitago. Gazteluak garrantzia izan zuen Euskal Herriaren historian. 1450ean hor izenpetu zen Lapurdi Frantziari lotzeko “bake” ituna, Ingalaterraren urteetako eragina bertan behera utziz. 

Heleta

Heleta Baiguraren magalean da, batez beste 300 metroko altueran. Bere izenak "taldeen lekua" erran nahi du. Heletak Erdi Arotik hartzen ditu Donibane Konpostelleko erromesak, Baionatik Donibane-Garazira arteko antzinako erromatar galtzada jarraitzen dutenak, herritik kanpo, 1695eko galeriak ditu. abesbatza, Saint Jacques erromesaren irudikapen nabarmena ikusten ahal da. Ataripea iparraldeko partean solairu biko eraikin batek luzatzen du, harri libreko zutabeen gainean eraikia. Heleta beti izan da nekazaritza-merkataritza gune bat: zaldi azoka azaroaren 24 eta 25ean (Santa Katarina) egiten da eta ganadu azoka martxoaren 19 eta 20an.

Izturitze 

Arberoako herri guztiak bezala, Izturitze Nafarroako Erresuman zen Frantziak XVII. mendean legez kanpo bereganatu zuen arte. Eliza eta Rocafort gaztelua herriari buruzko 1249ko testuetan aipagai dira. Baina, jendea hemen bizi zen askoz lehenagotik, ezen Izturitzeko harpeetan bizi baitziren euskaldunen arbasoak gure aroa baino 80 000 urte lehenago. Indusketei esker, Neanderthaleko gizaki baten masailezurra eta harrizko lan tresnak argitara eman zituzten, paleolitiko ertainekoak. 

Bastida

XII.mendean Nafarroak itsasorako merkataritza-sarbidea behar zuelako Bastida sortu zen 1312an. Joyeuse ibaiaren ertzean dagoen portua, gero Aturri eta Ozeano Atlantikora isurtzen duena. Jauntxoen edo tokiko agintari erlijiosoen erabakiz Hego-mendebaldean sortutako bastiden parte da herria: haien eginkizun nagusia lurralde bat hobetzea zen, biztanleria bermatuz. Euskaldunak eta gaskoiak elkarrekin bizi izan dira Bastida sortu zenetik, eta horrek Charnègou edo Xarnegu lurraldea bihurtzen du, odol nahasian.

Donoztiri 

Lekuinetik Donoztirirako bidean goazela Garalda eta Abarratia mendien artetik pasatzen gara. Abarratia gotorleku izan zen erromatar aurreko garaitik eta Erdi Aro arte. Kaskoan erraz ikus daitezke, urrunetik ere, lur mugimenduz eginiko mailakatze edo terraza modukoak. Defentsa lekua zenez ikuspegi ederra dugu handik. Herrian, elizak zurezko sabaia du eta erretaula ederki apaindua. Eliza Monumentu Historiko sailkatua izan zen. 

Donamartiri 

Donamartirin etxe ederrak ikus daitezke; batzuk XV. menekoak dira. Izturitze eta Otsozelaiako harpeak bisitatzera joan aitzin, herriko plazako ostatuan egon zaitezkete goxoki zerbaiten edateko. Lekua Monumentu Historiko sailkatu zuten 1867an, eta bertan egonak ziren Napoleon III eta Eugenia enperadoresa. Herria Eltzarruze mendi zolan dago. Kare harrizko mendi horrek ibilbide atseginak ditu ibiltzeko eta bere ur iturburuak 12 herriri ematen die ur edangarria. 

Izturitze eta Otsozelaiako harpeak

Izturitze harpea 

Izturitze harpea galeria handia da, alde batetik bestera irekia zena eta herritarrek aspaldian ezagutzen zutena. Historiaurreko lehen objektuak XIX. mende bukaeran atzeman zituzten, eta horrek interes zientifiko eta turistikoa piztu zituen. XX. mendean zehar egin diren indusketek erakutsi dute gizakiak hor egonak zirela orain dela 80 000 eta 10 000 urte. Animaliak ere bizi zirela ondorioztatu dute lezeetako hartz hezurrak aurkitu dituztenetik. 1953an eskailera bat egin zuten bisitariek Otsozelaia harpera segi ahal izan zezaten.   

Otsozelaia eta Arberoa harpeak 

Etxegarai izeneko eiherazain batek aurkitu zuen Otsozelaia 1929an. Izturitze harpetik eskaileretatik jaisten zaretenean... ahozabalik geldituko zarete! Edertasun ikaragarriko palazio batean sartuko zarete, non milaka urteko ur tantek harri-negar eta harri-orratz ikusgarriak sortu dituzten. Arberoa harpea ezin da bisitatu. Adituak soilik joan daitezke ikerketa lanen egiteko. 

Bisita oso bereziak 

Ohiko bisitez gain, Izturitze eta Otsozelaia harpeen beste irudi bat, beste ikuspegi bat ukan dezakegu. Igande arratsaldetan, Pierre Stève artistaren musika sorkuntzaz lagunduriko bisitak egiten ditugu. Eta badira beste bisita mota batzuk ere: Historiaurrea eta Artea bisitak, Geologikoak, Paleontologikoak, Otsozelaiako galeria dekoratu eskuraezinak, eta haur eta familientzako bisitak. Erreserba egitea beharrezkoa da...Linkto