Euskararen Urtaroa

La Saison de l'Euskara

Azaroan gira, 2021ko Euskararen Urtaroa dator ! Aurtengo ekitaldia azaroaren 19tik abenduaren 3ra iraganen da.

Mila aurpegi ditu euskarak lurralde honetan : 51 000 herritar euskaldunena, hizkuntza deskubritu nahi duen euskaldun berriarena, zabal eta tinko ari den elkarte sarearena, naturalki edi lan handiz, euskararen lekua garatzen ari duten erakundeena. Egunerokoan denen artean iruten dugu euskararen mundua, bizia eta anitza.

Aberastasun hori du agerian eman nahi Euskal Elkargoak Euskararen urtaroa ekitaldia antolatuz azaroaren 19tik abenduaren 3ra. Bi aste, iparralde osoan eta egoera guzietan euskaraz bizitzea posible dela frogatzeko.

Herriko Etxe eta elkarteekin lankidetzan, ehun hitzordu proposatuak dira lurralde osoan, Handaiatik Ligi-Atereira, Bardoze, Ezpeleta, edo Donapaleutik pasatuz.

Plazera hartzeko eta aisiadiarekin errimatzen duten gertakariak ororen buru; agendan onginotatu beharreko hitzorduak euskara dastatzeko, entzuteko, irakurtzeko edo mintzatzeko.

Euskara goza dezagun gehiago !

Programa

Programme