Herri erdian kokatua, Lapurdiko eliza ederrenetakoa.
Jondoni Martine eliza XVII. mendean eraikia izan zen apeza Axular zela.
Bost estaiko dorre ikusgarria du eta haren ondoan hilerri zaharra.
Barnean, zizelkaturiko haritzazko hiru galeria solairu eta torneaturiko balaustreak atzeman daitezke.
Eguzki orratzak ondoko inskripzioa du: “Oren guziek dute gizona kolpatzen azkenekoak du hobirat egortzen”.
2003ko irailean, sute batek ezkila-dorrea erre zuen, ezkila berria (Frantzian apaindura gehien duen ezkila) 2005ean estreinatu zen.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • HizkuntzakFrantsesa, Euskara

Prezioak

Prezioak

Irekitzea

Irekiera

Kokapena

Kokapena

Eglise Saint Martin
8 plaza
64310 SARE